miércoles, 30 de noviembre de 2011

Euskarazko lehen rap bilduma kalean da

Ainhoa ELIZALDE
Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau info7 irratiak eta bertan Euskal Herriko 17 rap talderen kantuak aurki daitezke. Gaur aurkeztuko dute Doka Kafe antzokian arratsaldeko 19.00etan, Rapherri izenez.
 Musika talde horein artean aurki daitezke, Bad Sound System, Goienetxe anaiak, La Chula Potra, 121 Crew, MAK, Norte Apache edo Indarrap daude. Guztiek euskarazko rap musika egiten dute eta batzuek, espreski sortu dituzte bildumarako kantu berriak.
Kantua horiek entzu nahi badituzu, sartu Info7ren webgunean; bertan talde bakoitzaren informazioa aurki dezakezu ere.
Durangoko azokan presente egoen da Rapherri! Diska eskuratzeko aukera ere izanen da 8 euroren truke, GARAren, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan. Gainera, Durangoko azokako Ahotsenea gunean abenduaren 7an arratsaldeko 17.00etan eskainiko den kontzertuan aurkeztuko da Azokak irauten duen denboran,
Urtarriletik aurrera berriz, diskoa herrialdez herrialde aurkezteko bira abiatuko da. Bilduman parte hartu duten taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Sarrerarekin batera diskoa oparituko zaie gerturatzen direnei 10 euroren truke.

'Tortura Euskal Herrian', dokumental berri bat

Ainhoa ELIZALDE
Tortura Euskal Herrian dokumentala aurkeztuko du larunbatean TAT Torturaren Aurkako Taldeak Bilbon, Bilborock aretoan, 11:30ean.
Aurrerapena Internet jarri du
Dokumental honek tortura bere orokortasunean aztertzen du, 2008ko operazio batzuetaik abiatuta. Polizia operazio horiek Bizkaian egin ziren eta lau gazte atxilotu zituzten: Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto. Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea izan zen protokoloa aplikatu ziena. Atxiloaldia grabatu egin zen eta ahozko epaiketan ziegeteako zenbait irudi eskaini zituzten: atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen dira pasilloetan gora eta behera ——, eta horiek dokumentalean ikus daitezke. Hainbat elkarrizketa ere egin ditu.
Bazen garaia herri honek jazaten duen tortura pantaila haundira eramateko. Hala ere, eta beti gertatzen den moduan, "ikusi" nahi ez duenak, ez du "ikusiko".  Errealitateari begiak ixtea errezena izaten ohi da eta...

lunes, 28 de noviembre de 2011

8 pertsona atxilotu eta kilo 1 marihuana atzeman dituzte Ondarroan

Ane Miren ELORZA


Pasa den asteazken gauen zortzi pertsona atxilotu zituzten Ondarroan, Bizkaian. Atxilotuetako bostek kilo bat marihuana lapurtu zizkietan beste hirugei, eta hauek 3000 euro lapurtu zizkietela esan zioten Ertzainztari. Egun horretan gaueko 21.40ak aldera Ondarroako alde zaharrean zaintza lanetan zegoen patruilarengana hurbildu ziren atxilotuetako hiru, 3000 euro lapurtu zizkietela salatzeko. Kontatu zutenaren arabera, lapurreta kotxe barruan zeudela gertatu zen eta gero furgoneta zuri batean aldegin zutela.

Berehala ekin zion Ertzaintzak bilaketari eta 22:00etan BI-633 errepidean, Trabakua mendatean, Ford Transit bat geldiarazi eta bidaiariak atxilotu zituzten indarkeriaz lapurreta egin izatea egotzita. Furgoneta ikuskatzean kilo bat marihuana aurkitu zuten plastikozko poltsa batean. Indakeriaz lapurreta egozteaz gain, estupefazienteen trafikoa ere egotzi zieten.

Ondarroan Ertzaintza etxean salaketa jartzen ari ziren bitartean , gelditutako furgonetan azaldu ziren ebidentziak zirela eta hiru lagunak atxilotzea erabaki zuen Ertzaintzak. Izan ere benetan lapurtutakoa marihuana zen. Atxilotutako zortzi lagunek aurrekariak dituzte.

Iturria : EITB



Arnaldo Otegi: “Rajoyk borondatea badu, PPren gehiengo osoa abantaila izan daiteke”

Endika ETXAIDE
Arnaldo Otegiren ustez PPk hauteskundeetan lortutako gehiengo osoa abantaila izan daiteke bake prozesuan, “Rajoyk borondatea badu”. Hala adierazi du Vocento taldeari (El Diario Vasco, El Correo) eskainitako elkarrizketa batean, ETAren amaieratik eskaini duen lehenengoa. Aurretik bidalitako galdetegi baten bidez erantzun behar izan ditu galderak Logroñoko espetxetik. 
Elkarrizketan Otegik ETAren egoera IRArekin gertatu zenarekin konparatzen du, eta dio ETAk, IRAk bere egunean egin zuen bezala, urte hauetan egindako mina onartuko duela, betiere “haiek erabakitako denbora eta moduan”. Era berean, galdera bat uzten du airean: “Estatuak, Gobernu britainiarrak egin zuen bezala, bere estretegia desberdinekin gauzatutako mina?”.



Iturriak: El Diario Vasco, El Correo, Berria, Gara

domingo, 27 de noviembre de 2011

Olentzerok ez ditu aurten trabak nahi Iruñean

Ainhoa ELIZALDE
Hilabete falta da Euskal Herri osora Olentzero iristeko baina,  Iruñean  jada egin du agerraldia. Aurreko urteetako liskarrak gogora ekarri ditu eta Iruñeko udalak jarritako trabak aurten amaituak egotea espero duela esan du. Baimen eskaera egin dute udalean.Bestalde, pozik azaldu dira Gora Iruñea Plataformatik, izan ere, Done Saturdi egunerako antolatutako ekimenei ez die trabarik jarri. Hortaz, iazko udalaren politika horiek garai berri honetan zentzurik ez dutela adierazi  eta bizilagunekin elkarlanean aritzeko dei egin diote Iruñeko udalari. Jai herrikoiak, euskaldunak, parekideak eta parte hartzaileak errespeta ditzan eskatu dute.
 Olentzero eta Maridomingirekin bat egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ere . Gainera, heldu den asteazkenean, hilaen 30ean, ikuskizuna eskainiko dute Anaitasunan arratsaldeko bost terdietatik aurrera.Haiekin izanen dira Olentzero eta Maridomingi ere, haurren eskutitzak jasotzen.
Euskal Herriko gabonetako magia berezia apurtzea zaila izanen dute...

http://www.noticiasdenavarra.com/
http://www.eitb.com/eu/irratia/euskadi-irratia/

miércoles, 23 de noviembre de 2011

BERRIA Taldeak bilerara deitu du larunbatean


Ane Miren ELORZA


BERRIA Taldeak akziodun, harpidedun eta irakurleak bilerara deitu ditu. Bilera larunbatean izango da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean goizeko 10:00etan. Bilera parte hartzeko interesa dutenei ere zabalik dago.
Bilera horretako gai nagusia sostengu bide berriak izango dira eta etorkizuneko proiektuaz ere hitz egingo da. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago duen garaian ari dira behera egiten BERRIAren diru-sarrerak", nabarmendu du BERRIA Taldeak deialdian.
BERRIA Taldea egoera zailean utzi duten faktoreen artean aurkitzen dira hedabideen kontsumoaren aldaketak, interneteko beste bideek eta publizitatearen fakturazioaren jaitsierak. "Zaila zaigu orain arteko bideari eustea, eta are zailagoa instituzioetatik publizitatea izugarri jaitsi dutenean eta diru-laguntzen murrizketa agintzen ari direnean".
Zoritxarrez ez da erraza bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Negozio bide berriak eta langileen ahaleginak ez dira nahikoa helburu hori lortzeko, horregaitik BERRIA Taldeak iragarri du herritarren sostengua eta bultzada beharko duela, "orain artekori eutsi eta proiektu berriak gauzatu ahal izateko".



Preserbatiboa erabiltzeko kanpainia berria

Osakidetzak gizonekin sexu harremanak dituzten gizonei zuzenduriko kainpinia abian jarriko du
 Ainhoa ELIZALDE
Osakidetzak lehen aldiz burutuko du target horri zuzendutako kainpaina. Ez itxi begirik GIB-HIES-ari. Gizontasunez erabili preserbatiboa izanen da kainpainaren leloa eta helburua gizonekin sexu harremanak dituzten gizonei euren inguruan GIBak eta sexu bidez kutsatzen dire beste gaitza batzuk duten presentziaz ohartaraztea da.  Preserbatiboa erabiltzeko beharraz ohartaraziko du kanpainiak, beraz. Gaurtik hasita abenduaren 6ra izanen da martxan.
Inkesten emaitz kezkagarriak
Inkesta batean %30ak aitortu du preserbatiborik gabe aritu dela GIB birusa ote zuen ez zekien beste gizon batekin. Gainera, GIBari aurre egiteko sendagaiak garatzearekin batera,  kutsatzeko arriskuaren aurrean segurtasun neurriek behera egin dutela ikusi da.
"Iaz GIBaz kutsatu zirenen %41 sexu harremanak elkarrekin dituzten gizonak izan ziren"

Interneten on-line kontsulta jarriko dute, eta farmazietan GIBaren froga egitearekin batera sifiliarena ere egingo da.
Horrez gain, aurrerantzean farmazietan GIBaren frogarekin sifiliarena ere egingo da. Orain arte GIBarenak bezala bost euro balioko ditu. Osakidetzak gizonekin sexu harremanak dituzten gizonentzako on-line kontsulta jarriko du webgunean.

martes, 22 de noviembre de 2011

Bueltan dira Eusko Jaurlaritzaren ‘Kultura Bonuak’

Endika ETXAIDE
Eusko Jaurlaritzak ‘Kultura Bonuak’ merkaturatuko ditu aurtengo gabonetan ere. Hirugarren urtez Kultura Sailak ekimen hau aurrera eraman du “Euskadiko produkzio artistiko eta kulturala sustatzeko”. Bonuak 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era egongo dira salgai kutxazainetan, eta erabiltzaile bakoitzak bono bakarra eskuratu ahalko du. 



25 euroko salmenta prezioa dute, eta 40 euroko balioa izango dute liburu, musika, museo sarrera, kontzertu, antzerki eta kultura munduko bestelako produktu eta zerbitzuen kontsumorako, 2012ko urtarrilaren 20 arte. 15 euroko desberdintasuna Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, guztira 660.000 euro, aurtengoan merkaturatuko dituzten 44.000 bonuengatik.

domingo, 20 de noviembre de 2011

Datorren larunbaterako torturaren aurkako manifestazio deialdia luzatu dute hainbat eragilek




Ane Miren ELORZA

Atzo, Azaroaren 19an, Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik zigortutako guardia zibilen zigorra baliogabetzearen kontra manifestazio deialdia luzatu zuten Euskal Herriko hainbat eragilek. Ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatiba zeuden deitzaileen artean. Manifestaldia datorren larunbatean izango da Iruñean. 


Ane Ituiño eta Lorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldeko kideek egin zuten atzo iragarpena. Adierazi zuten, Euskal Herrian izaten ari den konponbidearen prozesuaren kontrako norabidean doala epaiak hartutako erabakia. Espainiako Epaitegi Gorenak aste honetan baliogabetu du guardia zibilen gaineko zigorra.

 

"Tortura bezalako indarkeria krudelari inpunitate osoa ematen dio epaiak", adierazi zuten .Horrez gain  "azken urteetan izan diren giza eskubide guztien urraketak aitortzea" beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan zuten eta baita ere Epaitegi Gorenaren epaia erabat politikoa dela.

Ibaetako Campuseko OTA kentzeko eskatu diote EHUko ikasleek Donostiako Udalari

Endika ETXAIDE
Ibaetako Campuseko OTA gunea kentzeko eskatu dio EHUko Ikasle Kontseiluak Donostiako Udalari. Aratz Castrok zuzendutako Kontseiluak Udal berriari eskatu dio boterean egon aurretik zin egindakoa betetzea eta zona urdina kentzea. Horren ordez, aparkaleku gunea EHUko campusari zuzentzea eskatu du.


Donostiako Gobernu ohiak maiatzean ezarri zuen neurria, PSE-EE eta Aralar-Alternatiba alderdien aldeko botoekin. Orduan ere, Kontseilua neurriaren kontra agertu zen eta ideia alde batera uzteko eskatu zion Odon Elorzaren Gobernuari.

Arazoa leuntzeko, OTA ezarri zen momentuan Udalak deskontu bat proposatu zuen ikasleentzat: Erabiltzaile normalek bost ordu aparkatzeagatik 2,06 euro ordaintzen dituzte; ikasleek, 1,81 euro. Kontseiluak, ordea, betidanik adierazi du ikasleek OTA gunean duten deskontua “urriegia” dela.

D ereduko ikasleek emaitza hobeak lortu dituzte unibertsitateko hautaprobetan

Ane Miren ELORZA


Eustat Euskal Estadistika Erakundeak orain dela 2 egun aurkeztu zuen 2010-2011 kurtsoko unibertsitatean sartzeko hautaprobari dagokion ikerketa. Honen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako A ereduko ikastetxe publikoetan ikasi zuten ikasleek emaitza baxuagoak lortu dituzte, batez bestekoaren azpitik. 

A ereduan ikasten duten ikasleen %87ak gainditzen du proba , D ereduko ikasleen emaitzek 8 puntuko aldea ateratzen dizkiete. Azken hamar urteetan A ereduan ikasitako %87ak gainditu dute hautaproba eta D eredukoek berriz %95.6ak. Datu huek ikastetxe publikoetakoak dira. Ikastetxe pribatuetan pareko emaitzak lortu dituzte eredu biek. Beraien arteko ezberdintasunak minimoak izan ziren : A ereduko %94.5ak gainditu zuten eta D ereduko %95.5ak. 

Guztira 10.164 ikasle aurkeztu ziren hautaprobara eta horietatik 9.702k gainditu zuten; %95,6k. Eta bataz besteko nota 6,8koa izan da. 

Doneztebeko Azoka Eguna ezin hobeto

Ainhoa ELIZALDE
Udazkeneko feria izanda, udaberriko giroa zegoen atzo Malerrekako herrian; 20 graduko tenperatura eta  zeru oskarbiarekin hasi zuten eguna doneztebatarrek.
Hogeitamaren bat behi buru, behorrak, poniak eta  bertako pottokak   ikus zitezkeen herritik salgai. Mota guztietako produktuak eskaintzen zitutzen berrehun bat postu jarri ziren karrika eta plazetatik: turroiak, baratxuariak, euritakoak (nahiz eta ez zen haien eguna izan), etxerako artikuluak, arropa, oinetakoak, produktu gastronomikoak, onddo postu bat eta nobedade gisa, bigarren eskusko liburuak saltzen zuten beste bat aurki zitekeen.
Saharaztan erakundeak tonbolan boletoak saltzen zituen, “ haur saharauiek uda gurekin pasatzeko aukera izan dezaten”.
Arratsaldean kirolaren txanda zen. Herri kirol jaialdia ospatu zuten herriko eskoletako pilotalekuan. Aizkolariek eta ingude altxatzaileek erronka bete beharko zuten ehundaka ikusleen aurrean. Azkenean, Donato Larretxea aizkolari beteranoa eta Joakin Aioroa, Iturengoa, izan ziren txapeldunak.

Dirurik ez euskarazko hedabideentzat

Ainhoa ELIZALDE
Nafarroako euskarazko komunikabideek ez dute dirulaguntzarik jasakoa Nafarroako Gobernutik 2012an; erdal hedabideek, aldiz, 3.000.000 euro ingurukoa jasoko dute.
Baina, aurtengo egoera ez da hobea. Atzo Topagunea Elkarteko eta  Nafarroako Euskal hedabideen ordezkariek Euskarabidearekin izandako bileran %50 ere ordaindu gabe gelditzeko arriskua dagoela aitortu zieten.
Publizitatearen kontua beste arazo bat da ere. Izan ere, gobernuak publizitate instituzionalean gastantzen denaren %1a baino gutxiago euskarazko hedabideetan argitaratzen du, bai modu zuzenean baita entitate pribatuen bitartez; gainontzeko %99a erderazkoetan ezartzen du.
0 euro beraz, 2012rako proposatu diren aurrekontuak onartuz gero. Laguntza ematen hasi zirenetik lehenengo aldia da laguntza guztiz ezabatzen dela.

“Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak ikusiezin bihurtu nahi ditu Oskar Zapata, Topaguneko ordezkaria.
     Aurrekontuen proposamena datorren asteartean bozkatuko da Nafarroako Parlamentuan.

Oraingo honetan inoiz jarritako harririk handiena aurrean dute euskarazko hedabideek Nafarroan.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Gas-ihes toxikoa izan da Donostiako La Perla talasoterapian

Endika ETXAIDE
Gas-ihes toxiko batek Donostiako La Perla talasoterapia hustuaraztera behartu du. Goizean gertatutako kloro isurketaren ondorioz talasoterapian eta ondoko lokaletan zegoen jendeak kalera irten behar izan du presaka. Istripuaren ondorioz larrialdietarako osasun zerbitzuek 70 lagun baino gehiago zaindu behar izan dituzte, haietatik 60 inguru bertan, zorabioen ondorioz, eta hamalau osasun zentroan.


Donostiako Udalaren arabera, gas toxikoa “lixiba eta kloroa nahasteagatik sortu da”.
Donostian zehar kloro usaina zabaldu da. Udal zerbitzuek egoera bere onera ekartzen saiatzen diren bitartean, Zubieta kalea moztua dago oinezkoentzat, bizikletentzat eta trafikoarentzat, intoxikazioak saihesteko. 

lunes, 7 de noviembre de 2011

Noam Chomskyrentzat barkamena bi norabideetan izan beharko luke

 Ainhoa ELIZALDE
Euskal Herriko egoera berri honetaz iritziak ematen ari direnak geroz eta gehiago dira. Mundu guztitik datoz eta jada askotariko adierazpenak entzun ditugu. Oraingoan Noam Chomsky pentsalariak hitza hartu du eta esan du ETA ez zela ezerrezetik sortu, “errepresio eta jazarpenetik baizik”. Haren ustez, “ETAk barkamena eskatu beharko luke baina talde hori garatu zuen errepresio sistemak ere”. Vudeo ikus-entzunezkoen herri plataformak igo duen bideoan egin ditu adierazpen horiek.

Chomskyk-ren aburuz, Irlandako gatazkari eman zitzaion irtenbideaz ikasi behar da. Han “ indarkeria gehiagorekin erantzun beharrean, arrazoiak zeintzuk ziren galdetzen hasi ziren Ingalaterran eta Irlandarren eskakizunei kasu egin zietenean, elkarlana eta negoziazioa iritsi ziren”.
“Euskal Herrian ere eskaerak zilegi dira”
“Barkamena bi norabideetan eskatu beharko da”

domingo, 6 de noviembre de 2011

Ez bat, ez bi....hiru!

 Ainhoa ELIZALDE
Nafarroako presidenteari, Yolanda Barcinari, hiru tarta bota zizkioten Toulousen ospatzen ari zen Pirinioetako komunikazioei buruzko konferentzian Mugitu  mugimenduko hiru kidek. AHT-ren egitasmoa salatzeko egin zutela diote hirurek.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ekintzaileek konferentzia irekitzeko zeremonia eten zuten eta AHT aurkako leloak oihukatu.
Tolousen bildu da Pirinioetako Lan Komunitatea. Honek Pirinioetako bi aldeetako eskualdeak batzen ditu eta EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoa haren partaide dira. Aurtengo gai nagusia AHTa (Abiadura Handiko Trena) da eta  Barcina izendatu dute bi urteetarako erakundearen presidente.
Barcinak epailearen aurrean adierazi du tartek “miña” egin ziotela, “merengearen gogortasuna dela eta”. Pasteleria komando berri bat omen dator...

sábado, 5 de noviembre de 2011

Alerta-egoera deklaratu dute Euskadin udazkeneko lehen ekaitzarengatik

Endika ETXAIDE
Alerta-egoera deklaratu du Euskadin Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Atentziorako Sailak udazkeneko lehen ekaitza dela eta. Euskalmet meteorologia agentzia euskaldunaren arabera asteburu osoa iraungo duen egoerak bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian izango du eragina. Bi probintzia horietan Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du, haize eta euri bortitzak direla eta.  Arabako Lautadan eta erkidegoko kostaldean, alerta horia aktibatu dute.
Larrialdi eta Meteorilogia Atentziorako Sailak eskainitako datuen arabera asteburuan zehar prezipitazioek 24 ordutan metro karratuko 80 litroak gainditu ditzazkete. Haizeari dagokionez 100km/h baino gehiagoko haize-boladak espero dira. Itsasoan, olatuek 3,5 metroko altura gainditu dezakete.

Gizon baten gorpua aurkitu dute A-3102 errepidean

Ane Miren ELORZA
25 urteko gazte kolonbiar baten gorputza aurkitu du Ertzaintzak Berrostegietan, Araban, A-3102 errepideko bihurgune batean.  Eusko Jaurlatitzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez 20.50etan jaso zuten abisua. Hainbat gidarik ohartarazi zuten istripu bat gertatu zela, pertsona bat lurrean etzanda aurkitzen baitzen Renault Megane auto baten ondoan.

Ertzaintzako agenteek zonaldea arakatu eta gero egiaztatu dute bertako elementuak ez direla auto istripu batenak. Gizonari lepoa moztu zioten eta autoan hainbat droga pastilla zeuden. Egoera hau ikusita drogen inguruko hilketa bat izan daitekeela uste du Ertzaintzak. Biktima Kolombiakoa zen baina Gasteizen bizi zen.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak zenbait etorkini maula egiteagatik

Endika ETXAIDE
Enpresari bilbotar bat atxilotu du Ertzaintzak egoera irregularrean zeuden zenbait etorkini maula egiteagatik. 61 urteko atxilotuak haren izenean zeuden eraikuntza sektoreko enpresetan lan egiteko kontratu faltsuak eskaintzen zizkien etorkinei diru truke. Dirua eskatzeko aitzakitzat lan kontratua egiteak suposatzen zuen gastua jartzen zuen. Momentuz, gutxienez 11 etorkin engainatu dituela jakin da, bakoitzari 500 eta 1500 euro bitarteko diru kopurua lapurtuz.

Etorkin gehienak Ipar Afrika eta Senegalekoak ziren, eta haien egoera erregulatzea agintzen zien lan kontratu horien bidez. Enpresariak aurretik lan egin zuen enpresen izenak erabiltzen zituen maula egiteko.



Biktima batek irailan egindako salaketa baten ondorioz hasitako ikerketa bati esker harrapatu du Ertzaintzak atxilotua. 

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Turismok ez die “ Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpainako establezimenduei oraindik ordaindu


 Ainhoa ELIZALDE
Ehundaka establezimendu kaltetuak atera dira Nafar Gobernuak  bere ordainketan izaten ari den atzerapenagatik. Aurten 832 negozio apuntatu ziren, nagusiki alojamenduak (557), ondoren  jatetxeak (152), turismo aktibo eta kultur enpresak (32), 78 ekipamendu, bederatzi herri entitate, elkarte eta kontsortzioak eta lau bidai agentzi.
“ Ez digute deus ere azaltzen eta ez digute esaten noiz abonatuko diguten atzerapena”, adierazi du kaltetu  batek.
“ Neuri 600 euro zor dizkidate eta nire lankide batzuek esan didate, haiei 2000 eurotara iristen zaiela zorra”
Exekutiboak duela hiru urte bota zuen iniziatiba hau eta 2011rako 2,2milioi euroko aurrekontua zuzenduta zeukan.

Derecha Navarra y Española hauteskundeetan presente

Ainhoa ELIZALDE
Nahiz eta maiatzeko zerrendetan jada aurkeztutako hautagaiak egon, Derecha Navarra y Española azkenean presente egonen da azaroak 20ko hauteskundeetan Nafarroako bi udalerrietan, Garinoainen eta Lukinen.
Iruñeko Epaitegiek ez zituzten onartu Garinoaineko alkateak eta bertako herritar batek aurkeztutako errekurtsoak, esanez ez zutela legitimazio legalik, hauteskunde-batzarrak jada izendatutako zerrenda batzuk zirelako.
LOREG-aren 49.artikuluak dioenez, soilik hauteskunde prozesuaren barnean baldinba zaude aukez daiteke helegitea.
“ Jendeak boto txuria eman beharko luke orain” Xabier Barrena, Garinoaineko alkatea

Lukinen atzo alkateak eta bizilagunak erabaki zuten ez zutela tramitazioarekin jarraituko eta ez zutela beste errekurtsorik aurkeztuko Contencioso Administratiboan, hori egiteko eskubiderik ez zutela abixatu baitzieten.
Azkenean, Derecha hauteskundeetara…