domingo, 20 de noviembre de 2011

Ibaetako Campuseko OTA kentzeko eskatu diote EHUko ikasleek Donostiako Udalari

Endika ETXAIDE
Ibaetako Campuseko OTA gunea kentzeko eskatu dio EHUko Ikasle Kontseiluak Donostiako Udalari. Aratz Castrok zuzendutako Kontseiluak Udal berriari eskatu dio boterean egon aurretik zin egindakoa betetzea eta zona urdina kentzea. Horren ordez, aparkaleku gunea EHUko campusari zuzentzea eskatu du.


Donostiako Gobernu ohiak maiatzean ezarri zuen neurria, PSE-EE eta Aralar-Alternatiba alderdien aldeko botoekin. Orduan ere, Kontseilua neurriaren kontra agertu zen eta ideia alde batera uzteko eskatu zion Odon Elorzaren Gobernuari.

Arazoa leuntzeko, OTA ezarri zen momentuan Udalak deskontu bat proposatu zuen ikasleentzat: Erabiltzaile normalek bost ordu aparkatzeagatik 2,06 euro ordaintzen dituzte; ikasleek, 1,81 euro. Kontseiluak, ordea, betidanik adierazi du ikasleek OTA gunean duten deskontua “urriegia” dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario