martes, 22 de noviembre de 2011

Bueltan dira Eusko Jaurlaritzaren ‘Kultura Bonuak’

Endika ETXAIDE
Eusko Jaurlaritzak ‘Kultura Bonuak’ merkaturatuko ditu aurtengo gabonetan ere. Hirugarren urtez Kultura Sailak ekimen hau aurrera eraman du “Euskadiko produkzio artistiko eta kulturala sustatzeko”. Bonuak 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era egongo dira salgai kutxazainetan, eta erabiltzaile bakoitzak bono bakarra eskuratu ahalko du. 



25 euroko salmenta prezioa dute, eta 40 euroko balioa izango dute liburu, musika, museo sarrera, kontzertu, antzerki eta kultura munduko bestelako produktu eta zerbitzuen kontsumorako, 2012ko urtarrilaren 20 arte. 15 euroko desberdintasuna Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, guztira 660.000 euro, aurtengoan merkaturatuko dituzten 44.000 bonuengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario