domingo, 20 de noviembre de 2011

Datorren larunbaterako torturaren aurkako manifestazio deialdia luzatu dute hainbat eragilek




Ane Miren ELORZA

Atzo, Azaroaren 19an, Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik zigortutako guardia zibilen zigorra baliogabetzearen kontra manifestazio deialdia luzatu zuten Euskal Herriko hainbat eragilek. Ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatiba zeuden deitzaileen artean. Manifestaldia datorren larunbatean izango da Iruñean. 


Ane Ituiño eta Lorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldeko kideek egin zuten atzo iragarpena. Adierazi zuten, Euskal Herrian izaten ari den konponbidearen prozesuaren kontrako norabidean doala epaiak hartutako erabakia. Espainiako Epaitegi Gorenak aste honetan baliogabetu du guardia zibilen gaineko zigorra.

 

"Tortura bezalako indarkeria krudelari inpunitate osoa ematen dio epaiak", adierazi zuten .Horrez gain  "azken urteetan izan diren giza eskubide guztien urraketak aitortzea" beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan zuten eta baita ere Epaitegi Gorenaren epaia erabat politikoa dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario