domingo, 18 de diciembre de 2011

Zabalik dago jada Mundu Zabal denda

Ia dena saltokigune eta denda handietan erosten den garai honetan Markina-Xemeinen (Bizkaia) badago denda txiki bat besteei laguntzeaz arduratzen den: Mundu Zabal.

Ane Miren Elorza

Gabonak hurbiltzen dauden egun hauetan jendea inoiz baino estresatuagoa ibiltzen da leku batetik bestera opariak erosten : umeentzako, senarra edo emaztearentzat, familia, lagunak…eta urteko sasoi hau aprobetxatuz Mundu Zabalek prezio onean gauzak erosteko aukera ematen du, eta bide batez besteei lagundu.

Denda txiki hau Karmeldarren komentuaren atzeko aldean aurkitzen da. Urtean behin bakarrik irekitzen da denda, abenduaren 1etik 30era. Bertan mota guztietako produktuak aurki genitzake : jostailuak, arropak, liburuak, sukalderako tresnak, herramintak… Bertan salgai dauden produktuak jendeak emandakoak dira. Javier Garciak, Mundu Zabalen arduradunak, azaltzen duenez “ Oso harrera ona izan du, laguntzaile asko ditugu. ” Horrez gain, Markinako diseinatzaile batek, Alicia Ruedak bere diseinuak eskaintzen ditu dendan saltzeko. Saldu ez diren diseinuak ematen ditu dendarako, baina ia gehienak neurri txikikoak izaten dira. Ala eta guztiz ere saldu egiten dira.

Salgai dauden jostailu eta tresna gehienak bigarren eskukoak izaten dira, jendeak eman dituenak. Salgai jarri aurretik ondo dabiltzan ala ez ikusi beharra dago : pieza denak daudela ziurtatu, garbitu, pilak ez baditu pilak jarri, zerbait puskatuta badu konpontzen ahalegindu… Behin bezeroei erakusteko moduan daudenean prezioa ezarri eta erakustokian ipintzen dira. Aurreko urteetan lehen eskuko objetuak, berriak, eta bigarren eskukoak bananduta ipintzen ziren, baina aurten leku falta dela eta biak nahastuta jarri behar izan dituzte.

Eskaintzen dituzten produktuetako batzuk Eroskik emandakoak dira. "Guri ez zaigu ezer kostatzen beraiei ematea saldu ez diren arropak". Tenporada amaieran saldu gabe gelditzen direnak bertara bidaltzen dituzte, norbaitek aprobetxatu ahal baditu erabil ditzan. Prezioak oso merkeak izaten dira beti, askotan ez dira 10 eurotik gorakoak izaten. Jostailuak, sukaldeko tresnen bataz besteko prezioa 3 eurokoa da. Beti egongo dira maila edo kalitate hobeagoa duten produktuak, eta beraz haien prezioa ere zerbait altuagoa izango da, baina ez asko. Orain arte gehien saldu diren produktuak neguko arropak izan dira. Leire Elorza markiñarrak adierazi duen bezala, “Ni eta nire kuadrilla urtero joaten gara zer dagoen ikustera. Lagun ezkuturako gauza interesgarriak egoten dira bertan”

Bezeroen artean denetarik aurkitzen da, baina batez ere etorkinak daude. Javier Garciak azaldu duen bezela, “ gehienak marokoarrak izaten dira, denak emakumeak”  Hauek batez ere erropak erosten dituzte umeentzat.




Parte hartutako programak

Mundu Zabalek aurten 11 urte egingo ditu proiektuetan parte hartzen. Lehen proiektua 2000 urtean izan zen :  Madagaskarren eskola bat eraikitzea. Proiektuak izandako arrakasta ikusi eta gero urtero hirugarren munduan eginkizun ezberdinak garatu ditu Mundu Zabalek. Adibidez, Mozambique, Ekuador, India, Peru, Mexiko, Kuba, Senegal…Proiektu denen zenbatekoa 629.011,81 eurokoa izan da. Aurten Afrikako Djinack Bara eta Djinack Djat herrientzat joango da jasotzen den dirua. Nahiz eta zerikusirik ez izan Comercio Justo organizazioarekin beraien produktuak saltzen dituzte dendan. “Fabore bat egiten diegu”.


Inauguratu dute Hondarribiako Itsas Etxea Auditorium berria

Auditorioa herriak kulturarekin zuen zorra konpentsatzeko eraiki da

Endika ETXAIDE

Luzaro, urte asko itxaron behar izan dituzte hondarribiarrek hirian kultur ekitaldiak egiteko leku itxi eta duin bat izateko, baina azkenean iritsi zaie eguna: Hondarribiak Itsas Etxea Auditorium berriko ateak zabaldu ditu aste honetan, musikaren munduko ekitaldiz jositako aste batekin.


Obrak 2010eko urtarrilan hasi zirenetik 22 hilabete luze igaro dira. Orain, eraikin berria ireki dute, eta haren motorra martxan jartzeko ordua iritsi da orain. Proiektuaren bultzatzaileek argi dute “esfortzu handia” egin beharko dutela auditoriuma “eraikin huts batean” gera ez dadin. Hala esan zuen Aitor Kerejeta Hondarribiako alkateak Bidasoaldia.com egunkari digitalari aurreko hilean eskainitako elkarrizketa batean.

Auditoriumak Hondarribiak aspalditik zuen “hutsune argia” estaltzen duela adierazi zuen gainera alkateak, “hiri honek kulturarekin zor bat” zuela onartuz. Eraikin berriari esker zor hori konpentsatzea espero dute, urte guzti hauetan herritarrek ez baitute ekitaldi kultural desberdinez disfrutatzeko leku finko, itxi eta duin bat eduki. Auditoriumak arazo horren konponbide bihurtu nahi du; hirirako kultur azpiegitura bat.

Auditorioaren helburua, neurri handi batean, euskal kultura bultzatzea izango da, kulturak bere baitan hartzen dituen alor guztiak bultzatuz. Txomin Sagarzazu kultura zinegotziak “espazio hau kulturan zentzu zabalean egingo dugun sorkuntzarako” ikusi behar dela dio, “bertako taldeek erabiltzeko, adierazpenerako, neurri bateko espekulu edo ikuskizun eszeniko-musikalak ikusteko, eta baita herriko eragile ekonomikoekin batera antolatu ditzakegun ikastegi edo kongresuak antolatzeko”.Hala ere, Kerejetak onartu zuen auditorioa bultzatuko duten arren, herriko ekitaldi askok bertan jarraituko dutela, “horrek duen xarma bereziarengatik”.

Aurrekontuari erreparatuz gero (4,2 milioi euro, Miguel Imaz SA enpresaren esku), argi dago garrantzi handiko proiektua dela eta 

Hondarribiako Udalak konfiantza handia duela horrengan.
Estetikari dagokionez, auditorioaren diseinua modernoa da, batez ere inguruko eraikinekin konparatuz. Elizaren eta arrantzaleen etxeen artean hain eraikin modernoa kokatzeak atentzioa deitzen du gutxienez. Hori izan zen hasieratik helburuetako bat: auditorioa herriko gunerik garrantzitsuenetarikoa bihurtzea.

Kanpotik ikusten den estiloa lerro zuzenez osatuta dago, horizontalak, bertikalak eta diagonalak. Materiala zeramika eta egurra dira, eta kolore nagusiak zuria eta marroia, zenbait xehetasunetan grisarekin ere jolastuz.

Eraikinak guztira 1200m2-ko azalera du, bi solairutan banatuta. Lehenengo solairuan harrera, areto nagusia eta eszenatokia daude. Bigarren solairuan kamerinoak, komunak eta terraza txiki bat. Eszenatokiak puntako ekipamenduak ditu ekitaldi desberdinak jaso ahal izateko. Besteak beste, 20.000 vatiotarainoko soinu-ahalmena du eta 100.000 vatio arteko argiztapena kudeatu ahal da, momentuko beharren arabera. Gainera, zine eta bideo proiekzioetarako puntako ekipamendua ere badu.

Aretoak, bestalde, 400 lagun baino gehiagorentzako eserlekuak ditu, modu desberdinetan mugitu eta gorde ahal direnak unearen arabera, auditorioa estalitako plaza itxi modukoa sortzeko aukerarekin.

Puntako ekipamendu horrekin auditorio berriak ekitaldi desberdinak antolatzeko aukerak eskaintzen ditu. Lehenengoak, udalaren webgunearen arabera, antzerkiak, herriko musika taldeen kontzertuak eta zine emanaldiak izango dira, denborarekin posibilitateak zabalduz.

Hondarribiarren iritziak

Hondarribiarrek luzaro itxaron behar izan dute herrian maila honetako auditorio bat edukitzeko. Orain, desira hori errealitatea bihurtu dela, eraikinaren inguruko iritziak orotarikoak dira.

Gehienen iritziak positiboak dira. Aitor Sagarzazu 25 urteko hondarribiarrak, adibidez, Hondarribia bezalako hiri batentzat horrelako gune bat “derrigorrezkoa” dela uste du. Hala pentsatzen du Peio Susperregik ere, 48 urteko herritarrak: “Hondarribian pelikula emanaldi batera joan nintzen azken aldia duela hogei urte izan zen. Orain, berriz izango dut bueltatzeko aukera”. Hala ere, Susperregi ez dago oso konforme auditoriumaren estetikarekin, bere ustez “modernoegia” baita arrantzale inguru batean egoteko.

Kargu politikoko hondarribiarrak auditoriumaren defendatzaile sutsu dira. Alkateak dio eraikin berriarekin herritar askok aspalditik zuten ametsa bete egin dela; “Estetika aldetik eraikin ederra da, inguratzen duen estilo guztiekin hausten baitu, eta desberdintasunak politak dira”, dio gainera. Txomin Sagarzazu kultura zinegotziak, bestalde, eraikinaren barruko egitura azpimarratzen du, “giro goxo bat sortzea” lortu dela esanez.



sábado, 17 de diciembre de 2011

Todo a cien Vs Artisautza

-Erreportajea-
Ainhoa ELIZALDE
Artisaua sortzaile bat da, Jaungoiko ahalguztiduna; buztin puska bat hartu eta irudi bat sortzen duena. Kasu honetan, erlijioen kondairek dioten ez bezala, irudi horrek ez du ibiltzen.  Baina irudi bat sortu du eta bizitza eman dio, bizitza geldo bat. Artisauak, gero, ez dio bere buruari plantetazen pieza horrek erabilerarik izanen duen ala ez. Eta hor dago koska.

Bernat Vidal  Arbaso Artisautza Elkartearen sortzailea eta lehendakaria da eta argi du artisauak leku guztietan egon behar duela.. “Artisauak ez dauka egiturarik planteatuta, ez daki noiz, non eta nola egon behar duen bere lana errentagarria izan dadin, baina leku guztietan egon behar du”, dio Vidalek.
Balorazio instituzionalez galdetzerakoan beste kontu batzuk ageri dizkigu Vidal harginak: “Artisautza ez da sekulan instituzionalki ulertu”. Hala ere, harentzat artisauak ez du askorik egin ulertua izateko, ardura hori onartzen du. Beraz, jarraitzen dugun egoeran nork bere zilborrera begiratzen duela dio Vidalek, aurrera egin gabe. “Artisauak artisau izaten jarraitzen du eta funtzionarioak funtzionario, artisauari ulertu gabe”.  Dena laguntza-dekretu batean laburbiltzen dela azaltzen digu harginak, “dekretu zaharkitu xamarra”. “Noizean behin poztasunen bat permititzen digu, inbertsioren bat, eta gutxinaka-gutxinaka aurrera egiten laguntzen digu”.

Jendeak aski ta soberan ezagutzen du artisautzak daukan balorea, baina bestaldetik, Todo a cien-eko pentsamolde hori barneratu zaigu eta oso merke nahi dugu dena. Artisautzan kalitatea eta ongi eginiko lana dagoela ezagutzen da, baina batzuetan zertxobait garesti dela esanez “disimulatzen” dugu. Gauzek gutxi iraun behar duten gizarte batean bizi gara. Aurten urdina nahi dugu eta datorren urtean laranja. Eta bizi luzeko artisau produktu batek, noski, modatik kanpo uzten gaitu.
Egun, gizarte kontsumista batean bizi garenez, artisautzak dudazko ibilbidea dauka. Hala ere, errekonozimendu sozial bat existitzen da, agian, agon beharko ez lukeena, baina egon badago.
 


Alexek buztina lantzen du, buztinarekin lan egiten du eta buztinaz bizi da. Hark piezak sortu eta emazteak, Angelak, amaitzen ditu.  Deustun dute tailerra, goizez bai arratsaldez lanean buru-belarri biok. “Goizean goiz sartu eta iluntzean bueltatzen gara etxera, oporretarako denborarik ez apenas”, dio Alexek. Orain aurkitzen garen urte-garaian leku aunitzetako azoketan egotera aprobetxatu behar dute, “data hauek dira gure salmentetarako onenak, aprobetxatu behar ditugu eta leku guztietan egon”. Senar-emaztea pozik bizi da, gustuko lana egiten baitute. Hori da artisautzaren onena.  Eta guztiok gure bizitzetara aplikatu beharrekoa ere. 
 

Ondoren, 1.000ºgradutako labe honetan sartzen dira
Piezek labe honetan egon behar dute lehenik

 

jueves, 15 de diciembre de 2011

Barça, Bernabeuren jabe

Real Madril lehenengo minutuan aurreratu bazen ere, Bartzelonak partiduari buelta eman zion berehala


Endika ETXAIDE
Asteak gaia hedabide guztietan bueltaka ibili ondoren, azkenean iritsi zen ‘Klasikoaren’ eguna. Bernabeun jokatu zen Real Madril-Bartzelona partidua. Apostuek Mourinhoren taldea erakusten zuten faborito bezala.
Real Madril partiduaren lehenengo jokaldian jarri zen aurretik markagailuan, partidua gaizki hasi zuen Bartzelonaren aurrean. Victor Valdes atezainaren hutsegite larri batek Di Mariaren esku utzi zuen baloia, eta Benzemak aukera hori aprobetxatu zuen bere taldea aurretik kokatzeko. Mourinhoren taldea eroso aritu zen hasieran golaren abantaila aprobetxatuz, baina Bartzelonak ez zuen lur jo eta erasoan jarraitu zuen.
Guardiolaren taldean 6. minutuan izan zuen lehenengo aukera Messiren eskutik, baina Casillasek txukun saihestu zuen gola. Hala ere, aukera horrek erreakzionatzeko balio izan zien blaugranei. 22. minutuan iritsi zitzaien bigarren aukera Xavik jaurtitako falta zuzenarekin, baina berriz ere Casillasek esku hartu behar izan zuen.
Real Madrili ere ez zitzaizkion aukerak faltatu, eta 24. minutuan Cristiano Ronaldok aukera ona izan zuen bere taldeari bigarren gola emateko, baina haren jaurtiketa kanpora joan zen oso desbideratuta.
29. minutuan iritsi zen partiduko bigarren gola, oraingo honetan Guardiolaren jokalariena. Alexisek Messiren jokaldi ona aprobetxatu eta Casillas buruz burukoan gainditu zuen. Atsedenaldira 1-1 iritsi ziren, azken 16 minututan aukera handirik gabe.

Atsedenaldiaren ondoren partiduak buelta eman zuen Bartzelonaren alde. Guardiolaren taldeak hasieratik hartu zuen nagusitasuna, eta 7. minutuan iritsi zen haien bigarren gola. Xavik baloia jaurti eta Marcelok ezustean desbideratu du, Casillas despistatuz. 16. minutuan berriz ere gol aukera izan zuen blaugranek, baina berriro ere Casillasek ondo gelditu zuen Alexisen jaurtiketa.
Bartzelonaren nagusitasuna argia izan zen arren, Real Madrilek ere izan zituen aukerak, baina aurrelariek ez zuten asmatu, batez ere lehen minutuko golaren ondorioz gora etorri zen Victor Valdesen geldialdiengatik. Mourinhoren taldekoen aukerarik argiena 19. minutuan izan zen Cristiano Ronaldoren erremate batekin, baina kanpora jaurti zuen.
Bartzelonak hirugarrena lortu zuen 65. minutuan, markagailuan 1-3koa jarriz. Cesc Fabregasek Dani Alvesek jarritako erdiraketa aparta gol bihurtu zuen erremate on batekin.
Bartzelona erlaxatu egin zen hirugarren gola sartu ostean, eta Madrilek aukera pare bat izan zituzten markagailua berdintzen saiatzeko. Aukera argia Real Madrilena izan zen 83. minutuan, Kakaren jaurtiketarekin. Valdesek, ordea, brasildarraren jaurtiketa kornerrera desbideratu zuen.
Markagailuan 1-3koarekin amaitu zen partidua, gero eta ikusle gutxiagoagok betetzen zuten Bernabeu zelaian.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Bartzelonak lortu zituen hiru puntuak

Asteburuan jokatu zen “klasikoaren” garaile irten zen Pep Guardiolaren taldea. Partidu osoan zehar nagusitasuna  erakutsis eta aukerak aprobetxatuz lortu zituen hiru puntuak.

Ane Miren Elorza

Pasa den asteburuan askoren ustetan “mendeko partidua” izan zena jokatu zen Real Madril eta Bartzelonaren artean. Katalanek lortu zuten garaipena, hasiera txar bat izan bazuten ere. 1-3 gelditu zen markagailua Santiago Bernabeun.

Lehia bizia nabari zen arren talde madrildarrak ez zuen aukera askorik izan Guardiolaren taldearen aurka.  Lehen gola Real Madrilena izan zen, 1 minutuan heldu zen Benzemaren eskutik.  Valdesek akats nabaria egin zuen pasean eta txuriak ez zuen gola sartzeko aukera galdu. Hasierako minutuetan eroso mugitu baziren ere zelaian, blaugrana taldearen erasoek ez zuten denbora asko behar izan agertzeko.   Casillasek 6 minutuan ederki  sahiestu zuen Messiren saiakera.  Baina hasierako poztasun horrek ez zuen asko iraun, izan ere Barçako Alexisek berdinketa lortu zuen 30 minutuan.  Messiren pasea aprobetxatu, aurkariak gainditu eta tiro zehatz batekin lortu zuen berdinketa.

Markagailua 1-1 zihoan lehen zatian baina 54 minutuan Barçak 1-2koa lortu zuen.  Xavirena izan zen gol hau. Kanpoaldetik jaurti zuen baloia, Marcelok baloia apur bat desbideratu  zuen eta ondorioz Casillasek ezin izan zuen gelditu.  Partiduko atzenengo gola Cesc ek egin zuen 66 minutuan. Real Madrilek ere izan zituen aukerak golak egiteko, aipagarriena Cristiano Ronaldok izan zuen. Buruz sartzeko aukera izan zuen, baina ezin izan zuen jokaldia golarekin borobildu. Kakak ere izan zuen markagailua aldatzeko aukera 83 minutuan, baina Valdesek sahiestu egin zuen.

Atzenean markagailua 1-3 gelditu zen eta katalanek hiru puntu eskuratu zituzten. 

martes, 13 de diciembre de 2011

Agur zurien hamabost garaipen jarraituei

Ainhoa ELIZALDE

Gorri-gorri utzi dute Liga Bartzelonakoek. Pep Guardiolaren mutilen Real Madrilekoei futbol-lezioa eman dietela esan daiteke. Aurre hartu eta lehenengoak jarri dira blaugranak klasifikazioan. Esan bezala, liga guztiz irekia geratzen da!
Guardiolaren taldearentzat partidua okerrago ezin hasi zen, izan ere, 25.segunduan Benzemak lehen gola sartu zuen.Klasikoen artean golik azkarrena Benzemarena. Egia esan, jokaldi nahiko arraroa izan zen: Valdes, despistatua egonen zela, Abidali gaizki pasa zion baloia eta Di Mariak, erne zegoela, baloi hori moztu zuen. Segituan, argentinarrak erdiruntz joan zen eta zuzen jaurti zuen; Busquetsek erdi despejatu zuen baina baloia Benzemarengara heldu zen. Frantsesa, Valdesekin aurrez-aurre, oparia hartu eta ttak! Hurbil-hurbiletik sartu zuen.
José Mourinho ametse goxo batean zegoen, bere taldea aurretik zihoan ia enteratu gabe. Hala ere, Barçak ez zuen fedea galdu. Borrakatzen jarraitu zuen, hori ez zen horrela geldituko. Handikan sei minututara, Messik susto bat eman zuen, ia-ia berdinketa etorri zen.

Barça partidua menperatzen ari zen, baina baloia galtzen zuen bakoitzean, sufrimendu aurpegia antzematen zitzaien Bartzelonatik joandako zaleei. Izan ere, Madrilek munduko kontraerasorik onena dauka eta Cristiano Ronaldo, Di Maria eta Benzema mehatxu arriskutsua suposatzen ari ziren. Real Madrileko 7ak bigarren gola haren botetan izan zuen. 24. minutuan.


Barçak jokoaren kontrola zuen. Alexis Sanchezek 1-1ekoa markatu zuen. Hala ere, Messiren jokaldi magistral horietako bati esker jaso zuen baloia “Niño Maravillak”.
30. minutua zen oraindikan.
.

Mourinhok ez zukeen eskusak bilatu beharko, markadorea justoa zen eta.
Xavik 1-2koa sartzen du
Gauzak horrela, 52.minutuan Xavik area kanpotik jaurti, Marceloren hankan jo eta zutoina ukitu eta gero, sarean gutxika-gutxika sartu zen.Baina Madrilek pixkat gehiago sufritu beharko zuen; azkeneko ordu erdia gogor eman zieten. Jakina, Cristiano beti arriskutsua izaten da eta horrek gola egiteko aukera izan zuen Xabi Alonsoren erdiraketa bat buruz ematerakoan.
Cescek partidua epaitu zuen
65.minutuan iritsi zen. Alvesek bikain erdiratu zuen area albotik eta Cesc, bere indar guztiekin sarturik, buruz sartu zuen gola. Hortikan aurrera Madrilekoei ostikoak eta bortizkeriak baino ez zitzaizkien geratzen, eta hala izan zen: Messi airetik hegan egin zuen, Iniestak ostikada ederra jaso…zirku baten antzera aritu ziren zuriak
azkeneko minutuak.
Gutxi inporta zuen, Barça bazituen jada hiru puntutxoak patriketan.