Ainhoa ELIZALDE
Udazkeneko feria izanda, udaberriko giroa zegoen atzo Malerrekako herrian; 20 graduko tenperatura eta zeru oskarbiarekin hasi zuten eguna doneztebatarrek.
Saharaztan erakundeak tonbolan boletoak saltzen zituen, “ haur saharauiek uda gurekin pasatzeko aukera izan dezaten”.
Arratsaldean kirolaren txanda zen. Herri kirol jaialdia ospatu zuten herriko eskoletako pilotalekuan. Aizkolariek eta ingude altxatzaileek erronka bete beharko zuten ehundaka ikusleen aurrean. Azkenean, Donato Larretxea aizkolari beteranoa eta Joakin Aioroa, Iturengoa, izan ziren txapeldunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario