miércoles, 23 de noviembre de 2011

BERRIA Taldeak bilerara deitu du larunbatean


Ane Miren ELORZA


BERRIA Taldeak akziodun, harpidedun eta irakurleak bilerara deitu ditu. Bilera larunbatean izango da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean goizeko 10:00etan. Bilera parte hartzeko interesa dutenei ere zabalik dago.
Bilera horretako gai nagusia sostengu bide berriak izango dira eta etorkizuneko proiektuaz ere hitz egingo da. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago duen garaian ari dira behera egiten BERRIAren diru-sarrerak", nabarmendu du BERRIA Taldeak deialdian.
BERRIA Taldea egoera zailean utzi duten faktoreen artean aurkitzen dira hedabideen kontsumoaren aldaketak, interneteko beste bideek eta publizitatearen fakturazioaren jaitsierak. "Zaila zaigu orain arteko bideari eustea, eta are zailagoa instituzioetatik publizitatea izugarri jaitsi dutenean eta diru-laguntzen murrizketa agintzen ari direnean".
Zoritxarrez ez da erraza bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Negozio bide berriak eta langileen ahaleginak ez dira nahikoa helburu hori lortzeko, horregaitik BERRIA Taldeak iragarri du herritarren sostengua eta bultzada beharko duela, "orain artekori eutsi eta proiektu berriak gauzatu ahal izateko".



No hay comentarios:

Publicar un comentario