miércoles, 16 de noviembre de 2011

Gas-ihes toxikoa izan da Donostiako La Perla talasoterapian

Endika ETXAIDE
Gas-ihes toxiko batek Donostiako La Perla talasoterapia hustuaraztera behartu du. Goizean gertatutako kloro isurketaren ondorioz talasoterapian eta ondoko lokaletan zegoen jendeak kalera irten behar izan du presaka. Istripuaren ondorioz larrialdietarako osasun zerbitzuek 70 lagun baino gehiago zaindu behar izan dituzte, haietatik 60 inguru bertan, zorabioen ondorioz, eta hamalau osasun zentroan.


Donostiako Udalaren arabera, gas toxikoa “lixiba eta kloroa nahasteagatik sortu da”.
Donostian zehar kloro usaina zabaldu da. Udal zerbitzuek egoera bere onera ekartzen saiatzen diren bitartean, Zubieta kalea moztua dago oinezkoentzat, bizikletentzat eta trafikoarentzat, intoxikazioak saihesteko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario