martes, 27 de septiembre de 2011

Agoitzeko Udalak 1936an emandako 21 bizilagunen fusilamendua salatu du

Bilduk eta Independienteek omenaldiaren alde egin zuten. Agoitzeko eta Longidako 21 bizilagunen fusilamenduen 75. Urteurrena izan zen ostiralean eta Udalak bere ekimenez injustizia onartu zuen.
Bi ekitaldiren bidez ospatu zuten omenaldia. Lehenengoan, instituzionalagoa izan zena,  herriko bi alderdiek 1936ko Estatu Kolpea mozio batean errefusatu zuten  eta fusilatuen familiei eskerrak eman zizkieten haien memoria bizirik mantentzeagatik. Bigarrenak arratsalde osoa bete zuen; Aurelio Leonek kultur areto osoa bete zuen eta inoiz gertatu beharko ez ziren oroitzapenez eta bizipenez aritu zen.
Udalak Kolda Pla eta Goio Armañanzas, Nafarroako fusilatuen familiarren Elkartekoak, eta Jose Mari Esparza editorea gonbidatu zituen. Horiek historiako pasarte beltz horren inguruko ikuspegiak eman zituzten. Gero, monolitoaren inguruan omenaldia eta aprobatutako mozioaren irakurketa egin zen.
Koldo Pla asozioek gorpuak lurpetik ateratzen betetzen zuten paper garrantzitsuaz aritu zen. Era berean, oso beharrezkotzat jo zuen falta diren hobien mapa bat sortzea eta sakabanatuta dauden hobi guztiak Iruñeko hilerrian pilatzea.
“ Ez dira soilik fusilatuak gogoratu behar, erreprimituta bizi izan ziren emakumeak ere” Milagros Diez Urbiola, fusilatu baten alaba
“ Nahiz eta asko atzeratu den, justiziazkoa da haien balentria eta dignitatea onartzea eta haien familiena ere” Unai Lako Goñi, Agoitzeko Alkatea

lunes, 26 de septiembre de 2011

UPN-PSN-k ez zuten erantzun nahi izan prentsaren galdereei

Diario de Noticias de Navarrak ez du informatu Barcina-Jimenezen agertzeaz

40 hedabidek sinatu dute Anomalia informatibo eta galderarik gabeko prentsaurreen kontrako manifestua; bertan salatzen dute hainbat poteredun estamentuen saiakerak informazioa manipulatzeko; gehienetan estamentu horiek alderdi politikoak izaten ohi dira. Dokumentua 8.000 pertsona baino gehiagok izenpetu dute eta hortik 5.000 kazetariak dira. Sare sozialetan sortu zen –sinpreguntasnobertura- eta hiritarren eskubide demokratiko bat errespetatzea exigitzen du: gertaeren eta iritzien azalpenak osorik eta egiazkoak ematea, hain zuzen ere. Ematen du kazetariak, gazteleraz esaten den moduan, correveidiles delakoetan bihurtu nahi dituztela. Hori dudarik gabe, informazioa eskuratzearen eta erantzunak ezagutzearen eskubidearekin apurtzea da. Gertaera-kazetaritza aipudun-kazetaritza batengatik aldatzen saiatzen dira. Horrek ere demokraziaren balioa gutxitu egiten du. Komunikazio-bulegoak, alderdien prentsa-bulegoak, empresa handiak eta erakunde publikoak propaganda informazio bezala pasatzen saiatzen dira, hau da, gizarteari ziria sartzen.
Bere aldebakarreko mezu propagandistikoak gizarteari helarazi nahi badizkiote, hedabideetan publizitatea sartzeagatik ordaindu beharrekoa pagatu beharko dute.Informazio eta propaganda artean dagoen diferentzia argi egon behar da, baina darabilten estrategia horrekin zaila da ezberdintzea.

domingo, 25 de septiembre de 2011

Iragana berreskuratzen

1936ko altxamendua eta Francoren diktadura gaitzesteko deialdia egin du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuak eta NaBaik aurkeztu duten mozio baten bidez.
Hauxe izan da emaitza : PSN, NaBai, Bildu eta Ezkerra alderdiek alde bozkatu dute eta UPN eta PPN abstenitu egin dira. PPNko Eloy Villanuevak  adierazi du, nahiz eta biktimen senideek eskatzen dutena zilegi irudi, harritu eiten diola 2011 urtean gai horri buruz hitz egitea eta bertan behera uztearen alde agertu da. UPNko Sergio Sayasek esan du herritarrak orain del 75 urte gertatu ziren gauzen ordez, krisiarekin daudela kezkaturik. Hala ere biktimen duintasuna aitortu du, baina Parlamentuaren funtzioa ez dela iraganera begiratzea, etorkizunera baizik.

Landu duten beste puntu bat izan da gerra  eta diktaduraren garaian epaitegiek eman zituzten epaiak bertan behera uzteko. Beste puntu batean 1936ko gerran Nafarroan zapaldu eta fusilatu zituztenen memoria berreskuratzeko eskatu dute.
Iritziak
Sozialisten aldetik Ramon Felonesesk adierazi du edozein ekimen ongi hartzeko prest daudela arlo honetan, batez ere hildakoak duintasunez lurperatzeko badira. Yolanda Barcinari Iruñeko alkate izan zenean memoria historikoaren aldeko ezer gutxi egitea leporatu dio Victor Rubio Bilu alderdikoak. Txema Mauleon Ezkerrekoak berriz,  jende asko hobi komunetan daudela lurperaturik  salatu du eta ondorioz bere senitartekoak aurkitu ezin dituzten jendea dagoela.

Gasa herri guztian zehar

2012ko abuzturako Naturgas konpainiak Berriatuako herrian gas naturala erabilgarria izatea lortu nahi du. Proiektu hori aurrera ateratzeko herriko udalak bere aurrelanak egin ditu : orain del 8 urtetik gaur egunera arte gas naturala sartu ahal izateko sarea jartzen ibili da. Ia sare osoa prest dago, bakarrik adar batzuk lotzea besterik ez da falta instalazioa guztiz osatzeko.
 
Euskadi Gas izeneko enpresak, gaur egun desagertua,  egin zuen Berriatuan gasa sartzeko proiektua. Berriatuko Imanol Mugartegi alkateak adierazi zuenez, “herrian obra bat egin dugun bakoitzean hodiak sartzeko aprobetxatu dugu”.

Naturgasek eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordio bati esker Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritara gas naturala heltzea ahalbideratu zen. Eta hitzarmen honen onurak jasoko dituen herri bat Berriatua izan zen.

Loturak

Gas naturala Ondarruatik Markina-Xemeinera daraman hoditeria Berriatuako Monte izeneko zonaldetik pasatzen da. Bertan hoditeria nagusiarekin lotura Bastalotza atzean egingo litzateke. Horrela presio altuan dagoen gasa herrira jaitsiko dute. Behin herrira bajatu ostean gasaren presioa aldatzeko makineria dena frontoi atzean eraikiko den etxetxo batean kokatuko dute.  Herrira jaitsi eta bertako sarea erabiliko da banaketarako., baina lehenbizi Naturgasek hoditeria erosi beharko dio udaletxeari.

Caritasek Aterpe berria ireki du Donostian

Caritas erakunde humanitarioak Aterpe berria ireki du Donostiako Amara auzoan. Jose Maria Salaberria kalean zabaldu berri duten zentroak 2008tik Pedro Egaña kalean egon dena ordezkatuko du. Zentro berriaren prestaketa 2010eko urrian hasi zuten.

Aurreko Aterpeko zerbitzua egunero 100 pertsona inguruk erabiltzen zuten. Krisi garaia dela eta, duela bi urtetik hona kopuru hori asko hazi da. Hori dela eta, lokal berria bilatzea ezinbestekoa zen, pertsona gehiagoren eskaerei erantzuteko instalazio egokiekin.




Amarako Aterpe berria lehengoa baino handiagoa eta zainduagoa da, instalazio berri eta modernoagoekin. Horrek zerbitzu gehiago eskaintzeko aukera emango die bertako langileei. Horrela, ostatuaz gain, zentro berriak jangela, dutxak, jantzitegia, garbitegia, ile-apaindegia eta erizaindegia ere baditu. Behar horiez gain, Aterpeak tratu pertsonala, aholkularitza juridikoa eta entzute zerbitzua ere eskainiko ditu.
Gero eta erabiliagoa
Krisiak jende asko langabezian edo kalean utzi du. Hori dela eta, gero eta jende gehiagok jotzen du Caritasen Aterpera eta antzekoetara. Aterpearen kasuan, haren zerbitzua eskatzen duten pertsonen kopurua nahiko hazi da azken bi urteetan. Hazkunde nabarmenena haurrak dituzten familien artean eman da, gurasoak langabezian gelditu direlarik, Aterpea ikusi baitute irtenbide bakarra. Gero eta jende gazte gehiagok ere erabiltzen du zerbitzua.

viernes, 23 de septiembre de 2011

Orduko 30km-ko muga jarri dute Irunen

Irungo erdiguneko errepideetarako orduko 30km-ko abiadura maximoa ezarri dute. Uztaila amaieratik seinaleztapena eta antzeko elementuak moldatu ondoren, pasa den abuztuaren 22an jarri dute neurria martxan oinezkoek eta gidariek gehien erabiltzen dituzten hiriko 23 kale nagusitan. Abiadura mugatzeaz gain, errepide horietako askotan bizikletentzako bide bereziak gehitu dituzte. Bide berri horiek direla eta, hemendik aurrera txirrindulariek debekatuta dute espaloietatik ibiltzea.



Udalak 2009 urtetik prestatua zuen neurria Mugikortasun Jasangarrirako Planaren barruan. Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialistak orduan esan zuenez, helburu nagusia hiriko “kutsadura akustikoa eta erregai kontsumoa murriztea, eta, batez ere, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatzea da”.
Udalak jakinarazi du momentuz ez dituztela isunik ipiniko, eta udaltzainen zeregina gidariak abisatzea izango dela. 

Neurriaren kontra
Neurriak gizartearen iritzi orokorra kontran izan du duela bi urte aurkeztu zenetik. Noticiasdegipuzkoa.com egunkari digitalak hilabete honetan Irungo kaleetan zehar egin duen inkesta baten arabera, neurriaren kontra azaldu diren gehiengoa banatzaileak eta autobus gidariak dira. Gidari, txirrindulari eta oinezko gehienenak ere kontra agertu dira. Iritzi orkorra da kutsadura eta erregaia murriztea ondo dagoela, baina orduko 30km-ko muga ez zaiela ez praktikoa, ezta seguruagoa ere iruditzen.
Gizarteaz gain, Irungo PP alderdiak ere kontrako iritzia izan du neurria aurkeztu zen momentutik. Garai hartan, popularrek abiadura mugaketa “zentzugabea eta nahasgarria” zela esan zuten.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Ez da aurrera eramanen Entzierroaren Museoa Iruñean, diru publikoa hazi ezean

"Turismoaren gakoa"  deitu zion Yolanda Barcinak legislatura hasieran  San Ferminetako zentru-tematikoari; Orain, proiektua  momentuz bertan behera  uzten dutela esanez agertu zen parlamentuan Turismo eta Kultur saileko kontseilaria, Juan Luis Sanchez Munian.
Oposizioak mila bider kritikatu du Museoaren proiektua;  Bildu, NaBai eta Ezkerrarentzat "ez da une egokia horrelako jarduera batetarako". Txema Mauleonek ostiralean parlamentuan Nafar Gobernuari eskatu zion "ahazteko" proiektu horretaz "gastua ez da sekulan errentagarria izanen, irabaziko denarekin". Hala ere, Sanchez Munianek erantzun zion Gobernua ez duela ahazten San Ferminetako Museoa  "beharrezko proiektua baita". 
Kontseilariak Nafar Parlamentuan esan zuenez, hasierako aurrekontua 7,5 milioi eurotakoa  zen eta gero, beste giza-sailetetara desbideratu zen, UPN-ren nahairen kontra. " Errealitate ekonomikoa" aldatu ezean, museoa ez dela garatuko esan zuen Sanchez Muniainek, errealitate hori "zaila" omen da eta.
Argi geratu zen austeritatea eta errentagarritasuna direla Turismo, Kultur eta Erlazio Instituzionalen saileko oinarriak. "Gutxiagorekin gehiago egiteko momentua da", esan zuen bitan Sanchez Munianek.
Berri ona dudarik gabe nafar guztiontzak UPN-k eman duena. Krisi garai hauetan halako makro-proiektua burutik pasatzea ere... Suposatzen duen diru kantitatearekin, erreferendun bat egin  izan  beharko zuten, herritarrei galdetu haiek non gastatu nahiko zuketen bere dirua.

Belateko tunela bi hilabete eta gero, irekita berriro

Uztailak 8an kamioi batek tunelaren ipar-irteeran eragindako sutea izan zela eta, itxi behar izan zuten. Irailaren 14ko gauerdian, azkenean, N-121-A-ko trafikoa bere normaltasunera bueltatu zen.
Etxebizitza eta Sustapen Kontseilaria den Anai Astizek bisitatu egin zuen Belateko Tunela eta egin ziren azkeneko frogetan presente egon zen. Kontseilariak esan zuenez "eskerrak ematen dizkiet zonaldeko bizilagunei, egoera hau jasan duten pazientziagatik".
Astizen "barkamen" horrekin geratu beharko dira Malerreka, Baztan eta Bortzirietako herritarrak, baita kamioilariak, turistak edota egunpasa joaten ziren nafarrak ere.
Frantziara pasatzeko biderik nagusienetakoa da Estatu mailan Behobiarako errepide nazional hau, baita Iruñea iparraldearekin konektatzeko ere. Udako bi hilabete "potoloenetan" itxita edukitzeko modukoa.
Lan osoen kostu totala 1.151.000. eurotakoa izan da, antza denez. Hala ere, enpresak Nafar Gobernuari beste aukera eman zion: aste gutxitan lanak amaituta eduki, aurrekontua hirukoiztuta, noski. Gobernu Foralak ez zuen bitan pentsatu ere egin: lan luzeak, kostu minimoarekin, hausteritate momentu batean omen baitgaude; Pirinioetako Autobia 2012ko urtarrilerako irekiko dutela esan berri dute, eskiatzaileak Jakara arinago irits daitezen.
N-121-A egunean 10.300 ibilgailuk zeharkatzen dute eta haietatik 2.325 kamioiak dira. Trafikoa gehien hazi den nafar errepidea da aurten, %20 inguru. Esan bezala, uztaila eta abuztuan itxita edukitzeko modukoa. Ibar horietako ostalariek Gobernuari eskertuko    diotelakoan nago...

Nirekin ezkondu nahi duzu... epaitegian?

Euskadin gero eta gutxiago entzuten da “nirekin ezkondu nahi duzu?” galdera famatua. Eustaten arabera, zehazki, 114 gutxiagotan entzun da 2010eko lehen hiruhilekoa eta  2011ko epe berdina konparatuz. Euskal Estatistika Erakundeak jasotako datuen arabera, aurreko urteko urtarrila, otsaila eta martxoan 1042 bikote ezkondu ziren Euskadin; aurten, ordea, 928. Gainera, 928 ezkontza horien %92a ezkontza zibilak izan dira, eta soilik %8a modu tradizionalean ospatutakoak, hau da,  Elizaren bidez.

Argi dago egungo krisi ekonomikoak zer esan handia duela datu horietan. Bikote gazte askok ezin diote ezkontza batek suposatzen duen gastuari aurre egin. Horren aurrean bi aukera daude: ez ezkondu edo bide alternatiboa bilatu. Bide alternatibo hori ezkontza zibila izan daiteke.  
Hala ere, arrazoia ez da soilik ekonomikoa. Pisu handiko arrazoi bat egungo gizartearen pentsamendua da. Alde batetik, fedearen kontua dago. Azken urtetan argi ikusi daiteke Elizak gizartean izan duen gainbehera. Gero eta gutxiago dira fededunak edo, fededunak izan arren, haien erlijioaren erritoak praktikatzen dituztenak. Kristautasunaren erritoen artean, jaitsierarik nabarmenena izan duena ezkontza da.
Bestalde, bizimodu ereduaren kontua dago. Gazte askok ez dute konpromesurik nahi, eta nahiago dute haien gaztetasuna ahalik eta gehien aprobetxatu. 
Arrazoia edozein dela ere, argi dagoena da gero eta bikote gehiagok nahiago dutela filmetan erakusten diren ezkontza ikaragarriak alde batera utzi eta sinpleagoa den zerbait ospatu.

sábado, 17 de septiembre de 2011

Picassoren "Guernica" ekartzeko ahaleginetan dabiltza

Gernikarrek Picassoren “Guernica” margolana berreskuratu nahi dute, eta  horretarako udalak ekitaldi bat antolatu zuten irailaren 10ean. Horrez gain, udalak interneten bidez kanpaina bat abiarazi zuen jendearen laguntza jasotzeko. Irailaren 9rako jadanik 15.400 sinadura lortu zituen.
Nahiz eta margolana Gernikako herriarena dela aldarrikatu eta bertara lekualdatzeko eskatu, beti aurkitu izan dituzte eskakizun hori aurrera eramateko bidean oztopoak. Aurkitu dituzten oztopoen artean aipagarrienetarikoa, Gernikako udalak adierazi duenez “arazo teknikoak” izan dira.  Baina erantzun hau ez dute guztiz sinetsi. Udalak adierazi duenez, beraiek egindago eskakizuna bideragarria da, baina arazo politikoak direla eta ez da aurrera eramaten.
Egun horretan, irailak 10ean, 30 urte bete ziren margolana Madrilera bidali zutela New York-etik. Ordutik gernikarrek behin eta berriz eskatu dute Picassoren “Guernica” beraien herrira bidaltzeko. Gernikarrek margolana berreskuratzeko nahia azaltzen erraza da : 1973 urtean Gernikan izandako bonbardaketek hutsitako biktimen sufrimendua eta etsipena isladatzen ditu.
“Guernica” berreskuratzeko ahaleginetan, udalak  Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Diputazioari eskatu die beharrezkoak diren tramiteak burutzea.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Berriro etxean

Kandido Zubikarai ondarrutar euskal preso politikoa libre utzi zuten irailaren 14ean, 22 urte eta erdiz preso egon ostean. Arratsaldeko 20:00etan utzi zuten libre, Villena II (Alacant)  kartzelaren aurrean.

1989an atxilotu zuten ETAko kide izatea egotzita. Berez 2001ean irten behar zen libre, kondenaren hiru laurdenak bete zituelako, baina kondena osorik betearaztera behartu zuten. 2006 urtean, kartzela zigorra beteta zuelarik Parot Doktrina aplikatu zioten eta ondorioz beste bost urte egin behar izan zituen espetxeraturik. 2006ean irten beharrean 2011ean irten da libre.


Ongi etorri beroa egin zioten bere herrian, Ondarrun. 20:00etan ireten zen kartzelatik eta Ondarruko alde zaharrera goizeko 06:50 inguru iritsi zen. Bertan, txalo zaparradaz agurtu zuten ondarrutarrek Kandido. Dantzarien agurra eta gero, senideak alboan zituela eta urduritasun puntu batekin, herritarren elkartasuna eskertzeko hitz batzuk esan zituen: “Zuen laguntza barik ezingo genuke ezer egin”. Bukatu ostean, herrian 22 urtetan zintzilik egon den bere argazkia kendu zuen.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

Hondarribiako harresiaren zaharberritzea bukatu dute

Hondarribiako harresiko Cortina Oeste zatiaren zaharberritze prozesua bukatu dute aste honetan. Arduradunek erreforma uztailean amaituko zutela aurreikusi zuten arren, aurtengo otsailan hasitako zaharberritze prozesua zazpi hilabetez luzatu da azkenean. Erreformaren helburua harresiak XVI. mendean sortu zutenean zuen estilo errenazentista berreskuratzea zen, herriko gunerik preziatu, erakargarri eta bisitatuenari bere xarma itzultzeko. Proiektuaren aurrekontua 778.000 eurokoa izan da, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin finantzatua. 


Bi hilabeteko atzerapenaren zergatien inguruan, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektoek onartu dute hasieran izan zituztela arazo nabarmenenak. “Harresiaren berezko harriarekin bat zetorren material berria aurkitzea oso zaila izan zen”, azaldu du Ustarrozek. “Lan hau benetan ikusgarria izatea nahi genuen, eta horrek esfortzu handia eskatzen du”, gehitu du Iñiguezek.
Aitor Kerejeta Hondarribiako alkatea proiektuak duen garrantziaz mintzatu da erreforma aurkezteko antolatu duten inaugurazio ekitaldian. Kerejetak esan du errehabilitazio honek hasiera emango diola beranduago egingo diren beste hainbat proiekturi, bere arabera, historia-ondarea “Hondarribiaren etorkizuna” baita. “Udaletxeak historia-ondareekin martxan jarri duen errehabilitazio plana ezinbestekoa da”, azaldu du.