Ainhoa ELIZALDE
Hilabete falta da Euskal Herri osora Olentzero iristeko baina, Iruñean jada egin du agerraldia. Aurreko urteetako liskarrak gogora ekarri ditu eta Iruñeko udalak jarritako trabak aurten amaituak egotea espero duela esan du. Baimen eskaera egin dute udalean.Bestalde, pozik azaldu dira Gora Iruñea Plataformatik, izan ere, Done Saturdi egunerako antolatutako ekimenei ez die trabarik jarri. Hortaz, iazko udalaren politika horiek garai berri honetan zentzurik ez dutela adierazi eta bizilagunekin elkarlanean aritzeko dei egin diote Iruñeko udalari. Jai herrikoiak, euskaldunak, parekideak eta parte hartzaileak errespeta ditzan eskatu dute.

Euskal Herriko gabonetako magia berezia apurtzea zaila izanen dute...
Info. iturriak: http://euskalerriairratia.com/
http://www.noticiasdenavarra.com/http://www.eitb.com/eu/irratia/euskadi-irratia/
No hay comentarios:
Publicar un comentario