domingo, 30 de octubre de 2011

16 urteko mutil bat atxilotu dute Bilbon, beste adin txikiko bati labankadak ematea egotzita

Ane Miren ELORZA
Ertzaintzak ostegunean 16 urteko mutil bat atzeman zuen Bilbon beste adin txikiko mutil bati ustez zazpi labankada eman zizkiolako, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak barikuan esan zuenez.  Adierazi dutenaren arabera pasa den igandean gertatutako borroka batean izan zen erasoa, Bilboko alde zaharrean.

Biktima Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman zuten. Zauriak bularraldea, bizkarrean, sorbaldan eta besoan izan zituen. Ingresatuta gelditu zen erietxean. Ertzaintzak orduan ekin zion ikerketari. Asteazkenean identifikatu zuten erasotzailea eta egun bat geroago atzeman. Homizidio saioa egotzi diote.

Mendiexporen VIII. edizioa hasi da gaur Ficoban

Endika ETXAIDE
Mendiexpo azokaren VIII. edizioa hasi da gaur Irungo Ficoba zentroan. Outdoor kiroletan zentratutako azoka urriaren 1a arte egongo da zabalik.

Aurtengo edizioak izen berria du: Mediexpo Outdoor Experience. Hori, ordea, ez da edizio berriaren berrikuntza bakarra. Antolatzaileen arabera “Mendiexpo kanpotik eta barrutik berritu da”. Horregatik, aurtengo helburua “outdoor kiroleko profesionalen eta bisitarien arteko kontaktu zuzena sustatzea” izango dela diote antolatzaileek. Horretarako, ekitaldi desberdinak antolatu dituzte, haien artean, ‘Har ezazu kafea horrekin’, ‘Jakin ezazu’ eta ‘Berria solastokia’.
Azokan guztira 50 erakusketari eta 32 stand egongo dira. Horrez gain, bigarren eskuko azoka ere egongo da, betiere mendiarekin eta outdoor kirolekin erlazionatutako produktuekin.

Azaroaren 1ean ospatuko da Mobi-bike eguna Zarautzen


Ane Miren ELORZA


Azaroaren 1erako Mobi-Bike eguna antolatu dute Zarautzen  Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak. Ekimen honen helburu nagusiak elkartearen berri ematea eta bere beharretarako dirua lortzea dira. Egunari hasiera emateko 9.00etan mendi bizikleta zeharkaldi bat antolatu dute. Horrez gain triatloi txikia eta pertsonaia ospetsuen bizikleta ibilaldia ere izango dira. Erakusketak eta umeentzako zirkuituak ere jarriko dituzte.
Gehien espero den ekitaldia ordea, Pirritx eta Porrotx pailazoena da. Atsaldeko 17.00etatik aurrera izango da pailazoen agerraldia. Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko aukera izando dute Zarautzera hurbiltzen direnak
                                                                                               

viernes, 28 de octubre de 2011

Segurtasun protokoloa martxan jarri dute Olaberriako instalazio batean erradioaktibitatea sumatu ondoren

Endika ETXAIDE
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak segurtasun protokoloa martxan jarri du Olaberriako Arcelor-Mittal altzairutegian  sumatutako erradioaktibitatearen arrisku maila ikertu eta zehazteko. Bart ohartu ziren instalazioaren inguruan erradiaktibitatea altuegia zela Zesio-137 fusio batengatik.

‘Arcelormittal Gipuzkoa’ Olaberriako instalazioaren arduradun den enpresak garbiketa plan bat antolatu beharko du Kontseiluari lehen bait lehen bidaltzeko.
Arazoaren berri izan zutenetik instalazioko fusio labeak guztiz gelditu dituzte. Ikerketak ematen dituen datuen arabera Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak erabakiko du fabrika berriz ireki daiteken. Kontseiluak baieztatu du arazoak ez duela ondorio erradiologikorik izan ez gizartean ezta ingurunean ere.

lunes, 24 de octubre de 2011

Kulturaren mundua Gayarreren zuzendaritzan eman denaren kontra agertu da

Ainhoa ELIZALDE
Montxo Armendariz, Pilar Bardem, Miguel Ríos, Luis Tosar, Mario Gas edo Fernando Trueba, 250 sinatzaileen artean

IRUÑEA. Nafar artista talde batek bultzatutako gutunera gehitu egin dira kulturaren munduko 250 profesional. Bertan Gayarren Antzokiaren zuzendaritzaren hautaketan eman den egoera salatzen dute. Jose Mari Asinekin gertatutakoa errefuxatzen dute guztiek, Gayarre Antzokiko patronatuaren gehiengoagatik aukeratua izan baitzen eta ondoren, Iruñeko alkateak berak, Enrique Mayak, kendu baitzuen. Honek argudiatu zuen esanez Asinek Diario de Noticias-en idatzitako artikulua soberan zegoela, bertan Nafarroak aldaketa bat behar zuela zioelakoz.
José María Asín.
Akordio politiko eza honek Gayarre zuzendaririk gabe egotea eragin du, bitartean Mayak jarritako behin-behineko zuzendari bat dagoelarik.

Ezkabaren proiektua aurrera doa

Ainhoa ELIZALDE
40 km luzeko bidexkak, 18 behatoki eta 10 gune errekreatibo izanen ditu Iruñerriko mendiak

PSIS-ek nahi du hamar area errekratibo eta hemezortzi behatoki jarri, sarbideak hobetu, bide-sarea berrantolatu eta gune forestalak zaindu. Era berean, proiektuak irekita uzten du tontorreraino igoko duen teleferiko baten instalazioa.
Vista aérea del monte San Cristóbal-Ezkaba, con la localidad de Artica en su ladera.
Aste honetan amaitu egin da Iruñerriko Mankomunitateak ateratako proiektuen aurkezpen-erronda. Bertan zazpi udalerrik parte hartu dute: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Juslapeña, Atarrabia eta Iruñeak.
Orain Konsistorioak Plana onartzearen txanda da; gero, publikoan aurkeztukoa da eta azkenik, Nafar Gobernura pasako da. Honek edozein gauza oker ikusiz gero, aldatu edota ezabatu dezake. 

sábado, 22 de octubre de 2011

Pasa den asteburuan Teresa Donearen jaia ospatu zen Markina Xemeinen

Ane Miren ELORZA
Teresa Donearen jaiak ospatu ziren pasa den asteburuan  Markina Xemeingo Atxondoa auzoan. Jolas ezberdinak eta musikak alaitu zuten eguneko giroa.

Hamazazpigarren urtez, margo lehiaketa egin zen zapatu goizean 4tik 14 urtera arteko umeentzat. 10:00etatik 13:00etara kontrol markak ipini zituzten herrian zehar, eta 15:00ak arte egon zen  lanak entregatzeko aukera. Teknika librea erabiltzeko aukera eman zuten eta parte hartzaile bakoitzak bere materialak eraman behar izan zituen.


Parte hartzaileak lau taldetan banatu zituzten, adinaren arabera: 4 eta 5, 6tik 8ra, 9tik 11ra eta 12tik 14ra. Sariak Bikale tabernan eman zituzten, 20:00etan. Parte hartzaileek egindako lanak ikusgai egongo dira hilabete osoan zehar. Arratsaldean, jokoak, buruhandiak, txokolate jana eta dardo lehiaketa antolatu zituzten, eta hurrengo egunean, Zerutxu Dantza taldeak alaitu zuen goizeko giroa.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Komunitate Gorraren Sentsibilizazio Astearen VIII. edizioa antolatu du Gainditzen erakundeak

Endika ETXAIDE

'Gainditzen' Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Erakundeak Komunitate Gorraren Sentsibilizazio Astearen VIII. edizioa antolatu du. Helburua, aurrekoetan bezala, herritarrak sentsibilizatzea eta pertsona gorren errealitatea gizarteratzea da, haien baldintzak hobetzeko asmoz.

‘Kultura Gorraren Jaialdia’ ekitaldian, urtero bezala, bazkaria, antzerkiak, homenaiak eta proiekzioak izango dira. Aurtengoan, gainera, ekintza berriak antolatuko dituzte. Haien artean, lagunarteko estropadak ospatuko dira Orian, gor eta entzule artean. Gainera, Jose Enrike Ceberio eta Jon Balentziaga artista gorren esposizioa izango da Aranburu jauregian.
Ekitaldiez gain, kanpainiaren beste ekintza bat kalean kartelak jartzea izan da, gorrek eguneroko bizitzan izan ditzaketen arazoen adibideekin.

martes, 18 de octubre de 2011

Beldur Barik saioaren aurkezpena izango da bihar Magisteritzako Fakultatean

Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia areto nagusian
Ainhoa ELIZALDE
Ane Miren ELORZA
Endika ETXAIDE
Bihar eguerdian Beldur Barik programaren aurkezpena izango da Leioako Magisteritza Fakultatean. Saioaren helburua sentsibilizaziorako eta eztabaidarako gune bat sortzea da, eraso sexistarik gabeko gizarte bat eraikitzeko, eta gazteen artean indarkeria sexista prebenitzea. Era berean, saioan Beldur Barik lehiaketaren nondik norakoak azalduko dira.
Beldur Barik prozesu bat da. Orain dela bi urte, Berdinsarean lan egiten duten berdintasunaren aldeko teknikariek  jasotako datuak irakurri zituzten:   Euskadiko salaketen %42 32 urtetik beherako emakumeenak izan ziren. XXI. mendean oraindik, mundu osoan eta egunero, emakumeak erahiltzen dira. Horren atzean indarkeria sexista dago. Horregatik prozesu parte-hartzaile bilakatu zen kanpaina bat sustatu zuten. Helburua gazteek gaiari buruz ausnartzea eta euren inplikazio aktiboa sustatzea da.
Leioako saioa hirugarrena izango da, Gasteizko eta Donostiako Campusetan aurretik ere egin baitira. Saioaren ekimenen artean aipagarrienetarikoa Beldur Barik Jarrera izeneko lehiaketa da. Honen bidez, saria emango zaie gazteek desberdintasun egoerari nola aurre egiten dioten erakusten duten lanei, berdintasuna, errespetua, askatasuna eta autonomiaren alde, eta indarkeriaren kontrako jarrera erakusten dutenak. Edonolako formatuak onartuko dira: ekintzak, ideiak, bideoak, argazkiak, proiektuak, musika, dantza, argazkigintza, performancea, eskultura...
Ekitaldiaren antolatzaileak EUDEL Euskal Udalen Elkartea, Berdinsarea, Emakunde, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dira, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren,UPV/EHUren eta EiTBren lankidetza du.

Robin Food berriro pantaila txikian

 Ane Miren ELORZA
Urriak 3an hasi zen Robin Food sukaldaritza programaren hirugarren temporada berria ETB2an. Tenporada berri honetan, errezeta merkeagoak eta arinagoak prestatuko ditu.  Egun horretan 14.25etan hasi zen programaren emanaldia.
Barikuan egin zuen aurkezpen ofiziala Bilboko la Riverako merkatuan. Goizeko 10.30etarako dena jentez betea zegoen, David de Jorge agurtzeko, berarekin argazkiak ateratzeko eta autografoak eskatzeko.  “Benetan eskertzen diot ETBri sukaldaritza programa ni bezalako subnormal bateri ematea. Oso gustora nago programarekin eta denok nahi zaituztet sofa eserita astelenetik ostiralera 14.25etan” Tenporada honetan 400 programa beteko ditu saioak.
Joselu Blanco, director de Programación de ETB, fue el maestro de ceremonias en tan singular escenario para una rueda de prensa. Alabó la maestría de David de Jorge en los fogones catódicos y animó a sus fieles seguidores a seguir conectando con él en el horario habitual.

sábado, 15 de octubre de 2011

Aurten 3.390 erromes pasatu dira Markina Xemeingo aterpetxetik



                                                                               Ane Miren Elorza
Urriaren 8an itxi zuten Markina Xemeingo aterpetxea. Aurten 3.390 izan dira Santiagora bidean bertan atseden hartu duten erromesak. Azken asteetan erromes gutxi pasatu dira aterpetxetik, baina egun batzuetan 50 lagun baino gehiago agertu dira leku bila. "28 ohe ditugu bakarrik eta lekurik ez zegoela esan behar genien " azaldu du Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteko koordinatzaile Juanjo Mateuk. 



Maiatzean, ekainean eta irailean gehienbat atzerritarrak hartu dute ostatu, abuztuan berriz katalanak eta mediterraneo aldekoak. Atzerritarrei dagokienezz gehinebat frantsesak eta alemaniarrak egon dira baina baita kanadiarrak edo poloniarrak. Hurrunagotik heldu direnak ere badira : Florida eta Washintongetik, Mexikotik, Txiletik eta Hawaiiko Fidji uhartetik.

Mendizale bat hil da Txindoki mendian

                                                                           Ane Miren Elorza


Azteazkenean, Urriak 12an, Beasaingo 23 urteko mendizale bat hil zen Txindoki mendiko tontor inguruan erorikoa izanda. 12:30ak pasatxo ziren herritar baten deia jaso zuenean Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Dei honek jakinarazi zuen pertsona bat jauzi zela amildegira, baina larrialdi zerbitzuak heldu zirenerako hila zen.
Deia jaso zuten Orduña laino itxia zegoen Txindokin eta ondorioz Ertzaintzaren helipokteroak ezin izan zuen hurbildu. Guardia Zibilari eman zioten abisua, Nafarroa aldetik gerturatzeko. 14:30 ak ziren lekura heltzea lortu zutenean, baina ordutako hilda zegoen.
Gorpua Iruñeara eraman zuten helipokteroan eta handik Donostiara autopsia egiteko. Hasieran 33 urte zituela zabaldu zen, baina Erztaintzak baieztatu zuen 23 urte zituela.

'18 urtez hizkuntza eskubiderik gabe Osakidetzan' dokumentala egin du Behatokiak


Endika ETXAIDE

18 urtez hizkuntza eskubiderik gabe Osakidetzan dokumentala ekoiztu du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Dokumentalak euskarak EAEko osasun zerbitzuan bizi duen egoera jasotzen du, Luis Mari de Juan Irastorza ordiziarraren bizipena oinarritzat hartuz. Dokumentalak erakusten du nola Irastorzaren seme-alabek 18 urtez izan dituzten haien hizkuntza-eskubideak urraturik Osakidetzan, denbora horretan guztian osasun zerbitzuak ez baitu euskarazko asistentzia iraunkorki bermatu.
Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak dokumentalaren aurkezpenean esan duen arabera, dokumentalaren helburua “euskaldunek osasun zerbitzuetan bizi duten hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa agerian uztea da”, baita Behatokiak erakunde publikoei ekarpena egitea ere. 

Behatokia
Hizkuntza Eskubideen Behatokia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2001ean sustatu eta bideratu duen fundazioa da, gizarteko alor desberdinetan euskararen alde egiten duena.

jueves, 13 de octubre de 2011

Gaur kaleratzen da DVDan Montxo Armendarizen azkeneko lana “No tengas miedo”

 Ainhoa ELIZALDE
Zuzendari eta gidoilariak neska baten (Michelle Janner)  haurtzaro eta nerabezaro  traumatikoa kontatzen digu, neska hori ahazten eta heldutzen saiatzen dela.
“Behin abusu sexualak jasan zituen gazte baten istorioa entzun nuen, bere musikako irakaslea berataz abusatzen zuen. Beste behin, bere aitonaren sexu-perbertsioak hiru urtez jasan zituen mutiko baten istorioa entzun nuen ere. Biak nire lagun terapeuta batzuk kontatu zizkidaten, horrelako bortzaketak  jasaten dituzten pertsonak atenditzen dituzte. Gehiago jakin izan nahi nuen eta horrelaxe hasi zen istorioa". Modu honetaz azaltzen du Armendarizek gidoiaren sorrera.
Lanean honako aktoreak aurki daitezke: neskatxoaren aita bezala Lluis Homar, ama bezala Belen Rueda eta protagonistari laguntzen saiatuko den mutila Ruben Otxandiano. Haurtzaro beltzetako istorio bat da, borroka egiten den horietako bat, trabak gaindituz Joan behar den bat.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Deia.com-eko arduradunak hitzaldia eman du EHUn

Ainhoa ELIZALDE
Josetxu Rodriguezen hitzaldia izan dugu unibertsitatean. Deia.com-eko arduraduna izanda, gauza askotaz aritu zaigu; batzuk jada klasean entzunak bagenituen;  beste batzuk guztiz berriak egin zaizkigu; eta beste hainbatetaz konturatzea egin digu.
Kazetari digitalaren ezaugarrietako bat honakoa dela esan du: kasi momentuan edo ordu batzuetan badakiela zenbatek irakurri duen bere berria, beraz kazetariak segituan badakiela bere lana ongi ala gaizki idatzita dagoen. Segituan jakin dezake ere irakurleak zer egin duen: berria lagun bati bidali dio, komentatu du... Oso exigentea da erabiltzailea kazetari digitalarekin, askotan kazetaria baino gehiago jakin dezake. Baina kazetaritza digitalean irakurleari galdetu ahal dio eta hori abaintaila bat da. 
Kazetari digitalak Ikea Efektua lortzen saiatu behar du. Hau da, erabiltzailea web-gunean sartzea eta ez irteten jakitea. Erabiltzailea egunkari horretako web-gunean eguraldia kontsultatzera sartu bada, Madonnaren bideo bat ikustea, hortik inkesta bat betetzea, hortik albiste bat komentatzea... 
Sare sozialek duten garrantziaz ere aritu da. "Facebookera joan behar gara bilatzera irakurlea", esan du "hor lau ordu ematen ditu eta". Deia.com-en hileko 40.000 bisita Facebook-etik datoz eta beraz, sare sozialetan ez dagoen kazetaria jokoz kanpo dagoela adierazi du.

martes, 11 de octubre de 2011

Ertzainek agerian eramango dute haien zenbaki profesionala

Endika ETXAIDE
Ertzainek agerian erama beharko dute haien zenbaki profesionala, Aralar alderdiak Eusko Legebiltzarraro aurkeztutako ekimenaren ondorioz. Hala adierazi du alderdiak gaur bere Twitter-ean, “Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala” esanez. Herrizaingo Batzordeak aho batez onartu du Aralarren proposamena.
Eskaeraren arrazoia, Mikel Basabe Aralarreko eusko legebiltzarkidearen arabera, “gardentasuna” eta “herritarrei eta ertzainei segurtasuna” ematea dira.

domingo, 9 de octubre de 2011

698 kilo kokaina aurkitu dituzte belaontzi batean Zumaian

                                                                                                                    Ane Miren Elorza
Aduana Zaintza Taldeak 698 kilo kokaina aurkitu ditu Zumaian, Karibeko herrialde batetik zetorren belaontzi batean, baina ez dute zehaztu nondik. Belaontziak Erresuma Batuko bandera dauka, egurrezkoa da, zaharra eta 12 eta 15 metro tarteko eslora dauka.
Ontzian zeuden bi lagunak atxilotuak izan ziren. Atxilotuek Erresuma Batuko eta Herbeheretako nortasun agiriak dauzkate.
Operazio hau urriaren 5ean gauzatu zen, itsasontzia Zumaiako portura iritsi zenean. Operazioari buruzko datuak hurrengo egunean argitaratu zituzten. Drogen aurkako nazioarteko zerbitzuek jarraipen bat egin zioten belaontziari. Operazioan parte hartu zutenek adierazi dute droga garbitasun handikoa dela eta plastikozko poltsetan zutela gordea. Bi atxilotuak Azpeitiko Epaitegira eraman zituzten.

Ibilaldiko abestia sare sozialen bidez aukeratuko da

                                                                        Ane Miren Elorza
2012ko ibilaldia Trapagaranen egingo da,  Meatzaldean egon den ikasle kopuruaren handitzearen ondorioz, beste ikastetxe bat eraikiko dute batzen den diruarekin. Azken urtean 350etik 500era igo da Trapagarango ikastolaren ikasle kopurua.
Ibilaldiak, Trapagarango ikastolak herrikoak ez ezik, eskualde osoko ikasleak biltzen dituela esan dute antolatzaileek aurkezpenean.Meatzaldea eskualde osoaren jaia izango dela esan dute, eta baita ere urte osoan zehar herri ezberdinetan ekitaldiak antolatuko dituztela.
2012ko ibilaldiaren leloa “IbiPuntoZero” izango da. Antolatzaileek sare sozialen garrantzia islatu nahi zuten lelo horrekin, hori dela eta ibilaldiko abestia sare sozialen bidez aukeratuko da, erabiltzaileek ematen dituzten botoen bidez
Facebooken eta Berriketan.info sare sozialetan jada jarrita daude Ibilaldia 2012ko profilak. Ibilaldiko maskota meatzari estralurtar bat izango da, Ibiltxo izenekoa. Flickr argazkien sare sozialean ere badauka lekua Ibilbaldiak, eta atzo Ibiltxo ikastolara heldu zireneko argazkiak igo dituzte.

sábado, 8 de octubre de 2011

Gipuzkoako Diputazioak “superportua” eraikitzearen kontra egingo duela baieztatu du

Endika ETXAIDE
Gipuzkoako Diputazioak baieztatu du ez duela Pasaiako Portua eraikitzearen alde egingo, Gipuzkoako Batzar Nagusietan kontrakoa erabaki zen arren. Komunikatu motz baten bidez jakinarazi dute hartutako erabakia, “zenbait arrazoi” direla eta.
Alde batetik, Diputazioaren ustez, “krisi garaian azpiegitura hain handia proposatzea onartezina, bideraezina eta beharrik gabekoa da”. Gainera, gehitu dute horrelako proiektu batek ekonomia porrotera eramango lukeela. Bestalde, Ingurumen Ministerioaren txostenean oinarritu dira. Horren arabera, portu berria eraikitzeak ingurumenarentzat “hondamendi ekologiko berreskuraezina” suposatuko luke.
Oposizioak gogor kritikatu du Diputazioaren erabakia. EAJ, PSE eta PPk gogorarazi dute bi egun lehenago Gipuzkoako Batzar Nagusietan Pasaiako Portua eraikitzearen aldeko erabakia hartu zutela, eta Diputazioari eskatu dio erabakia “errespetatu eta betetzeko”. 

jueves, 6 de octubre de 2011

A21 Pirinioetako Autobiako obrek 620 lanpostu sortu dituzte

Ainhoa ELIZALDE
Pirinioetako Autobiako obrek, Venta de Judasen eta Aragoiren mugaren arteko tartean, 620 lanpostu sortu dituzte Nafarroan eta 225,7 milioi euro inbertitu dira.

Astiz Medrano Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak autobiaren lanen barruan eta Irati ibaiaren gainean egiten ari diren biaduktoaren obretara egin du bisita. Kontseilariak gauzatzen ari diren obra handia eta sortu diren lanpostu kopurua ere handia dela nabarmendu du, eta esan duenez, "Nafarroako Gobernua gaur egun burutzen ari den obra publikoko inbertsiorik handiena da".  Jakina baietz, Leireko monjeei esan diezaietela bertzela, haien kantu gregorianoek fondoko musika bat izan behar baitute hemendikan aurrera.
 
Autobiaren obrek hartzen dituzten bi tarteek, Ventas de Judas eta Aragoiren mugaren artekoek, 16,6 kilometro dituzte guztira, eta 2012ko urtarrilaren 1ean jarriko dira abian.Une honetan, obren % 60 burutu da. Obra horien barruan Irati ibaiaren gaineko biaduktoa egin da, 200 metrokoa, eta lau baotan dago zatituta.
 
5. tartea eta azkena, Esa eta probintziako mugaren artekoa, 6,526 metro luze da. Esa herriaren iparraldetik pasatzen da eta Aragoiren mugaraino doa. Obra horien % 90 eginda dago. Ematen duenez, datorren eski-kanpainarako ordu erdi beranduago jarri ahalko dute eskiatzaileek iratzargailua.

Aresek Ertzaintzak Kukutzaren istiluan izandako jarrera defendatu du berriz ere


Endika ETXAIDE


Rodolfo Aresek Ertzaintzak Kukutzako istiluetan izan zuen jokabidea defendatu du berriz ere. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean Aralar, EA eta EB alderdien eskakizuna betez. Bertan, Aresek berretsi du istiluetan Ertzaintzak izandako jokabidea “proportzionala, profesionala eta eraginkorra” izan zela. Gainera, gehitu du herritarrak izan zirela “indarkeria erabiltzen lehenengoak”. Froga gisa bideo bat erakutsi du, non jendea ertzainei gauzak botatzen agertzen den eraikin gainetik.
Aralar, EA eta EBko ordezkarientzat, ordea, azalpenak ez dira nahikoak izan. Barne ikerketa irekitzeko asmoa ote duen galdetu diote sailburuari. Gainera, leporatu diote ertzainek oker jokatu zutela, “indarkeriarekin”.

miércoles, 5 de octubre de 2011

Teknologia berriak Nafarroako Mendialdean

 Ainhoa ELIZALDE
Caderna Garalur Elkarteak bere IKT Autobusa mendialdeko proiektu honentzat eskura jarri du. Zortzi herritan izanen da, bakoitzean astebetez herritarrei zabalik. Honako herritan egonen da: Erronkari, Zubiri, Agoitz, Zangotza, Altsasu, Lekunberri, Bera eta Elizondo.
Proiektua irailetik abendura gauzatuko da eta antolatzaileek dioten moduan helburu nagusia da “teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten”. Hau da, mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea.
Bi gai landuko dira nagusiki kurtsoetan: batetik , ziurtagiri digitala eta NAN elektronikoa eta bestetik, administrazio elektronikoa.
IKT autobusa herritarrei zabalik egonen da astelehenetik ostegunera, 10etatik 13ak arte eta 14:30etatik 17:30etara.
“Aste digitala zure udalerrian” izenaz joanen da herriz herri proiektu hau. Baina ez al zegoen politago, baliotsuago edo entretenigarriagoa zen  ikastarorik?  NAN digitala egiten ikasi baino, Photoshop, Autocad, Excell programekin aritzen ikastea askoz motibanteagoa dela esanen nuke.

lunes, 3 de octubre de 2011

Behin-behineko askatasunean utzi dituzte Al-Qaeda finanziatzeagatik Nafarroan eta EAEn atxilotutako bost arjeliarrak

Entzutegi Nazionaleko epaileak, Fernando Grande-Marlaskak, bost atxilotuen behin-behineko askatasuna agindu zuen larunbat arratsaldeko azkeneko orduan. Horiek Magreb Islamiarrean Al Qaeda finantziatzeagatik eta laguntza logistikoa emateagatik akusatuta zeuden. Irailaren 27an, asteartean, hartu zituzten.
Adierazpenak eman eta geroko autoan Grande-Marlaskak honako neurriak hartu zituen:  hilabetearen 1.eta 15. egunetan epailearen aurrean agertu beharko dira derrigorrez, baimen-judizialarekin ez bada, ezinen dute Espainiatik atera eta edozein etxe-aldaketa egiten badute, komunikatu beharko dute.
Atxilotuak Mohamed Talbi, Hakim Anniche, Mounir Aoudache, Abdelghaffour Bensoula eta Ahmed benchochra dira, 36 eta 49 urte bitartekoak.
Bostak Arjeliara dirua bidaltzeaz Magreben Al Qaedaren ekintza terroristak finanziatzeko akusatuak daude.
Guardia Zibilak eginiko miaketetan doktrinamenduko materiala aurkitu zuten, baita material informatikoa eta analizatu beharko den dokumentazioa ere.
Aztarnak
Epaileak adierazten duen moduan, batetik, ez dira atxilotuen artean denbora-erlazioak ematen eta adibidez, Mounir Aoudache-ren kasuan aspalditik beste herri batean bizi omen da.
Bestetik, ez da oraindikan azaldu diru kantitate handiaren bidalketarik Arjeliara. Ezagutzen den bakarra Mohamed Talbik-eri konfiskatutako 45.000 euroak dira eta yihadista edukietako web orrialdetan sartu izana.
Hiru Nafarroan atxilotu zituzten, bi Iruñan eta bat Berriozarren;  beste biak Euskadin, Irunen eta Legorretan.

Eskerrak!

Bi boluntariok medikuak atenditu ezin izan duen haur bat erreanimatu dute Milagron
Larunbat goizean gertatu zen; aita bat herriko haur-parke batean jolasean ari zen bere bi seme bizkiekin, bi urteko neska eta mutil batekin. Bat-batean mutila erori egin zen, ustez kardo-arnasketa geldiketa batek eraginda. Aitak berehala mutila hartu eta arnasten ez zuela konturatzean, korrika herriko Osasun-etxera eraman zuen. Han medikua ez zegoela informatu zioten, Villafrancara joan behar izan zuela beste urgentzia bat zela eta. Beraz, aita bere semearekin besotan aurkitu zen eta laguntzarik gabe.
Zalantzazko egoera horren aurrean, familiaren lagun baten bila joatea bururatu zitzaion, Tuterako Ospitalean OLT eta lekutik oso hurbil bizi zena. Erizain honek Osasun-etxearen atarian erreanimazio lanekin hasi zen, kardio eta biriketako erreanimazio bat. Ondoren, Milagroko bizilagun bat etorri zen lekura, profezioz medikua, eta esku bat bota zuen ere. Bi profesionalen artean mutikoa erreanimatzea lortu zuten. Eskerrak!
Azkenean,  Hector Perez, istripua izan zuen umea, anbulantziaz  Virgen del Camino Ospitalera eraman zuten eta behaketan utzi zuten.
Anbulantzia eta helikopteroa
Boluntarioek haurra erreanimatzen zuten bitartean, Tuteratik UVI mobil bat trasladatu egin zen Milagroraino. Era berean, istripuaren larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitaleko helikoptero bati deitu zitzaion eta Osasun-etxearen ondoan lurreratu zuen. 

domingo, 2 de octubre de 2011

Oraindik ez da bukatu

Kukutza gaztetxearen huste eta eraistean izan duten parte hartzeagatik, Bilboko alkate Iñaki Azkunaren eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburuaren dimisioa eskatu zuten Bilboko Errekaldeberriz auzo elkarteak irailaren 27an. Gainera Azkunaren dimisio eskaera udal gobernu osoari zabaldu dio.
Elkarteak esan du Bilboko Udalak uneoro izan zuela "arazoa politikoki bere onera ekartzeko aukera", baina uko egin ziola horri.
"Irailaren 23a ez zen lotsaren eguna bakarrik izan. Salbuespeneko egoera baten gauzatzea izan zen". Hauxe adierazi zeun  Errekaldeberriz auzo elkarteak Kukutzaren erasiteari buruzko txosten baten bidez. Auzotarren eskubideak “urratu” zituztela salatu du elkartea keta baita ereErtzaintzaren jarrera erasokorra, modu baketsuan manifestazioa egiten ari zirenen kontra oldartu zelako, diskriminaziorik gabe”
Horrez gain, azken egun haueta izandako "indarkeriazko ekintzak garbi eta gogor gaitzetsi" ditu Errekaldeberrizek. Ekintza hauen artean aipatzekoak dira edukiontziak erretzea, objetuak botatzea, mehatxuak, batzokien aurkako erasoak…Gertaera hauen aurrean herritarrei inteligentziaz jokatzeko eskatu die eta “jarrera positiboa, sortzailea eta eraikitzailea" edukitzeko, "mundu osoak ikus dezan indarkeria bakarra espekulatzaileena, herriari entzuten ez dion alkatearena eta kulturarekiko dugun eskubiea bukatzeko Polizia bidaltzen duen Jaurlaritzarena".
Hau guztia kontutan hartuta, Eusko Legebiltzarrean batzorde parlamentario bat osatzeko eskaera egin du Errekaldeberrizek, eta Amnesty Internationalera jotzeko asmoa ere agertu du.

Urriaren 10a, AHTren aurkako eguna

Urriaren 10ean AHTren aurkako egun ospatu zen Euskal Herrian. Goizeko 10.30etan Urbinatik (Araba) oinezko martxa bat antolatu zen. 2009ko urtarrilean AHTren aurka egindako protestaldi batean atxilotu zituztenei beraien alkartasuna adierazteko antolatu zen ekitaldietako bat oinezko martxa zen.

Atsaldean AHT Gelditu! Elkarlanak antolatua 18:00etan manifestazio nazionala egin zuten Gasteizen. Bere leloa AHT Gelditu ! Epaiketarik Ez! Izan da eta hainbat jendek hartu du parte.

2009an Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu zituen Urbinan, baina seiren aurkako karguak aurkeztu dituzte bakarrik. Sei horietatik bost lagunentzako espetxe zigorra eskatu dute. Atxilotutako lauren aurka bi urteko espetxe zigorra eskatuko dute desordena publikoagaitik eta beste lagun bati agintaritzaren aurka eginiko atentatua gaineratuko diote. Honentzako lau urteko espetxe zigorra eskatuko dute. Beste bati desobedientziagaitik isuna ezari nahi diote.

  
Aste honetan epaituko dituzten gazteek salatu dute atxilotuta egon ziren hiru egunetan tratu  “oldarkor, umiliagarri eta iraingarria” jaso zutela. Horrez gain gogorarazi dute AHTa egiteko erabiliko den lurra “denbora batez” berreskuratzeko ekitaldian baino ez zutela parte hartu.

Epaiketekin lotuta, milaka pertsonak beraien burua erruduntzat jo dutela azaldu dute Elkarlaneko kideek, epaituko dituztenen elkartasun adierazle bezela. Horrela, orain dela hiru aste autoinkulpazio kanpaina bat hasi zuten. Nahiz eta oraindik bilketa lanak egiten egon hasierako helburua beteko dutela uste dute. 

Klik! Bat eginez... Zatoz Azpeitira

Urtero bezala, iritsi da Kilometroen eguna. Klik! Bat eginez... Zatoz Azpeitira lelopean, Azpeitian ospatuko da Kilometroen 35. edizio hau. Ikasberri ikastola izan da aurtengo edizioa antolatu duena. Biltzen duten dirua, beraz, Azpeitiko ikastola horren beharrei aurre egiteko erabiliko dute.


Urtebete lanean aritu ondoren, eguraldi ona espero den egunean ospatuko du Azpeitik Kilometroen jai handia. Politikari, eskolako langile, guraso eta ikasleak egongo diren ekitalde batek emango dio hasiera aurtendo edizioari goizeko 9.30tan. Hortik aurrera, bertaratutako guztiek iluntze arte izango dute Ikasberrik antolatutako guztiarekin gozatzeko aukera. 
Aurtengo ibilbideak sei kilometro inguru eta bost gune izango ditu: Azpeitiko ikastola, Garmenpide, Goena, Loiolatxo eta Loiola, eta herriko enparantza. Gune horien artean banatuko dira antolatutako ekitaldiak.
Ekitaldi horien artean kontzertuak, kirol jolasak eta ekitaldi kultural desberdinak daude; guzti horiek, nola ez, euskararekin lotuak. Aurtengo kontzertuak Des-kontrol, Ohian Vega, Ken Zazpi, Kupela eta Trikizio talde euskaldunen esku egongo dira, besteak beste. Bertso saioa ere egongo da. Kirol jolasen artean segalariak, motozerra erakustaldia eta beste zenbait herri kirol izango dira. Horrez gain, txikienentzako bereziki pentsatutako denborapasak ere badaude, hala nola, haur jolasak eta eskulanak, Poxpolo eta konpainia, edo Txan Magoa.

sábado, 1 de octubre de 2011

Eusko Jaurlaritzak neurriak aurkeztu ditu euskaldun adindunen bizitza hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak euskaldun adindunen bizimodua hobetzeko neurriak aurkeztu ditu. Lan eta Gizarte Politika Sailak 100 neurriko programa bat prestatu du euskaldunak zahartzarora ahalik eta bizi maila onenean iristeko.  
Neurrien helburuak zahartze aktiboa bultzatzea, arreta hobetzea eta koordinatzea, eta adindunek merezi duten tratu ona sustatzea dira. Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Politika sailburuaren arabera, neurriek herritarrak “eskubide eta duintasunez” zahartzea ahalbidetuko dute. Haren arabera, garrantzitsuena adindun askok jasaten duten “tratu txarra” konpontzea da.

Datuen arabera, gaur egun, Euskadiko biztanleriaren %19,2ak 65 urtetik gora ditu; 2020an, kopuru hori %30ekoa izatea espero da. Hori dela eta, Zabaletak esan du neurriak hartzea “beharrezkoa” dela. Galdetutako adindunen %61ak zahartzaroa haien betiko inguru eta etxebizitzetan igaro nahi dutela gehitu du. Horrek, Zabaletaren arabera, herri ea hiri guztien “prestaketa berezia” eskatzen du.
Aurkeztu den neurrietako bat Etxean ondo programa da, hurrengo hilabeteetan Gipuzkoako 500 bat adindunekin aurrera eramango dena. Programa horri esker, teknologia berriak baliatuz beharra dutenek nahierako zerbitzuaz gozatu ahalko dute haien etxean.
Proposatutako beste neurri bat adindunek gizarteari laguntzeko duten potentziala aprobetxatzea izango litzake, adibidez, gazte ekintzaileen aholkulari edo laguntzaile modura.