domingo, 25 de septiembre de 2011

Gasa herri guztian zehar

2012ko abuzturako Naturgas konpainiak Berriatuako herrian gas naturala erabilgarria izatea lortu nahi du. Proiektu hori aurrera ateratzeko herriko udalak bere aurrelanak egin ditu : orain del 8 urtetik gaur egunera arte gas naturala sartu ahal izateko sarea jartzen ibili da. Ia sare osoa prest dago, bakarrik adar batzuk lotzea besterik ez da falta instalazioa guztiz osatzeko.
 
Euskadi Gas izeneko enpresak, gaur egun desagertua,  egin zuen Berriatuan gasa sartzeko proiektua. Berriatuko Imanol Mugartegi alkateak adierazi zuenez, “herrian obra bat egin dugun bakoitzean hodiak sartzeko aprobetxatu dugu”.

Naturgasek eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordio bati esker Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritara gas naturala heltzea ahalbideratu zen. Eta hitzarmen honen onurak jasoko dituen herri bat Berriatua izan zen.

Loturak

Gas naturala Ondarruatik Markina-Xemeinera daraman hoditeria Berriatuako Monte izeneko zonaldetik pasatzen da. Bertan hoditeria nagusiarekin lotura Bastalotza atzean egingo litzateke. Horrela presio altuan dagoen gasa herrira jaitsiko dute. Behin herrira bajatu ostean gasaren presioa aldatzeko makineria dena frontoi atzean eraikiko den etxetxo batean kokatuko dute.  Herrira jaitsi eta bertako sarea erabiliko da banaketarako., baina lehenbizi Naturgasek hoditeria erosi beharko dio udaletxeari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario