1936ko altxamendua eta Francoren diktadura gaitzesteko deialdia egin du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuak eta NaBaik aurkeztu duten mozio baten bidez.
Landu duten beste puntu bat izan da gerra eta diktaduraren garaian epaitegiek eman zituzten epaiak bertan behera uzteko. Beste puntu batean 1936ko gerran Nafarroan zapaldu eta fusilatu zituztenen memoria berreskuratzeko eskatu dute.
Iritziak
Sozialisten aldetik Ramon Felonesesk adierazi du edozein ekimen ongi hartzeko prest daudela arlo honetan, batez ere hildakoak duintasunez lurperatzeko badira. Yolanda Barcinari Iruñeko alkate izan zenean memoria historikoaren aldeko ezer gutxi egitea leporatu dio Victor Rubio Bilu alderdikoak. Txema Mauleon Ezkerrekoak berriz, jende asko hobi komunetan daudela lurperaturik salatu du eta ondorioz bere senitartekoak aurkitu ezin dituzten jendea dagoela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario