domingo, 18 de septiembre de 2011

Ez da aurrera eramanen Entzierroaren Museoa Iruñean, diru publikoa hazi ezean

"Turismoaren gakoa"  deitu zion Yolanda Barcinak legislatura hasieran  San Ferminetako zentru-tematikoari; Orain, proiektua  momentuz bertan behera  uzten dutela esanez agertu zen parlamentuan Turismo eta Kultur saileko kontseilaria, Juan Luis Sanchez Munian.
Oposizioak mila bider kritikatu du Museoaren proiektua;  Bildu, NaBai eta Ezkerrarentzat "ez da une egokia horrelako jarduera batetarako". Txema Mauleonek ostiralean parlamentuan Nafar Gobernuari eskatu zion "ahazteko" proiektu horretaz "gastua ez da sekulan errentagarria izanen, irabaziko denarekin". Hala ere, Sanchez Munianek erantzun zion Gobernua ez duela ahazten San Ferminetako Museoa  "beharrezko proiektua baita". 
Kontseilariak Nafar Parlamentuan esan zuenez, hasierako aurrekontua 7,5 milioi eurotakoa  zen eta gero, beste giza-sailetetara desbideratu zen, UPN-ren nahairen kontra. " Errealitate ekonomikoa" aldatu ezean, museoa ez dela garatuko esan zuen Sanchez Muniainek, errealitate hori "zaila" omen da eta.
Argi geratu zen austeritatea eta errentagarritasuna direla Turismo, Kultur eta Erlazio Instituzionalen saileko oinarriak. "Gutxiagorekin gehiago egiteko momentua da", esan zuen bitan Sanchez Munianek.
Berri ona dudarik gabe nafar guztiontzak UPN-k eman duena. Krisi garai hauetan halako makro-proiektua burutik pasatzea ere... Suposatzen duen diru kantitatearekin, erreferendun bat egin  izan  beharko zuten, herritarrei galdetu haiek non gastatu nahiko zuketen bere dirua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario