jueves, 15 de septiembre de 2011

Berriro etxean

Kandido Zubikarai ondarrutar euskal preso politikoa libre utzi zuten irailaren 14ean, 22 urte eta erdiz preso egon ostean. Arratsaldeko 20:00etan utzi zuten libre, Villena II (Alacant)  kartzelaren aurrean.

1989an atxilotu zuten ETAko kide izatea egotzita. Berez 2001ean irten behar zen libre, kondenaren hiru laurdenak bete zituelako, baina kondena osorik betearaztera behartu zuten. 2006 urtean, kartzela zigorra beteta zuelarik Parot Doktrina aplikatu zioten eta ondorioz beste bost urte egin behar izan zituen espetxeraturik. 2006ean irten beharrean 2011ean irten da libre.


Ongi etorri beroa egin zioten bere herrian, Ondarrun. 20:00etan ireten zen kartzelatik eta Ondarruko alde zaharrera goizeko 06:50 inguru iritsi zen. Bertan, txalo zaparradaz agurtu zuten ondarrutarrek Kandido. Dantzarien agurra eta gero, senideak alboan zituela eta urduritasun puntu batekin, herritarren elkartasuna eskertzeko hitz batzuk esan zituen: “Zuen laguntza barik ezingo genuke ezer egin”. Bukatu ostean, herrian 22 urtetan zintzilik egon den bere argazkia kendu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario