miércoles, 14 de septiembre de 2011

Hondarribiako harresiaren zaharberritzea bukatu dute

Hondarribiako harresiko Cortina Oeste zatiaren zaharberritze prozesua bukatu dute aste honetan. Arduradunek erreforma uztailean amaituko zutela aurreikusi zuten arren, aurtengo otsailan hasitako zaharberritze prozesua zazpi hilabetez luzatu da azkenean. Erreformaren helburua harresiak XVI. mendean sortu zutenean zuen estilo errenazentista berreskuratzea zen, herriko gunerik preziatu, erakargarri eta bisitatuenari bere xarma itzultzeko. Proiektuaren aurrekontua 778.000 eurokoa izan da, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin finantzatua. 


Bi hilabeteko atzerapenaren zergatien inguruan, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektoek onartu dute hasieran izan zituztela arazo nabarmenenak. “Harresiaren berezko harriarekin bat zetorren material berria aurkitzea oso zaila izan zen”, azaldu du Ustarrozek. “Lan hau benetan ikusgarria izatea nahi genuen, eta horrek esfortzu handia eskatzen du”, gehitu du Iñiguezek.
Aitor Kerejeta Hondarribiako alkatea proiektuak duen garrantziaz mintzatu da erreforma aurkezteko antolatu duten inaugurazio ekitaldian. Kerejetak esan du errehabilitazio honek hasiera emango diola beranduago egingo diren beste hainbat proiekturi, bere arabera, historia-ondarea “Hondarribiaren etorkizuna” baita. “Udaletxeak historia-ondareekin martxan jarri duen errehabilitazio plana ezinbestekoa da”, azaldu du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario