domingo, 18 de septiembre de 2011

Belateko tunela bi hilabete eta gero, irekita berriro

Uztailak 8an kamioi batek tunelaren ipar-irteeran eragindako sutea izan zela eta, itxi behar izan zuten. Irailaren 14ko gauerdian, azkenean, N-121-A-ko trafikoa bere normaltasunera bueltatu zen.
Etxebizitza eta Sustapen Kontseilaria den Anai Astizek bisitatu egin zuen Belateko Tunela eta egin ziren azkeneko frogetan presente egon zen. Kontseilariak esan zuenez "eskerrak ematen dizkiet zonaldeko bizilagunei, egoera hau jasan duten pazientziagatik".
Astizen "barkamen" horrekin geratu beharko dira Malerreka, Baztan eta Bortzirietako herritarrak, baita kamioilariak, turistak edota egunpasa joaten ziren nafarrak ere.
Frantziara pasatzeko biderik nagusienetakoa da Estatu mailan Behobiarako errepide nazional hau, baita Iruñea iparraldearekin konektatzeko ere. Udako bi hilabete "potoloenetan" itxita edukitzeko modukoa.
Lan osoen kostu totala 1.151.000. eurotakoa izan da, antza denez. Hala ere, enpresak Nafar Gobernuari beste aukera eman zion: aste gutxitan lanak amaituta eduki, aurrekontua hirukoiztuta, noski. Gobernu Foralak ez zuen bitan pentsatu ere egin: lan luzeak, kostu minimoarekin, hausteritate momentu batean omen baitgaude; Pirinioetako Autobia 2012ko urtarrilerako irekiko dutela esan berri dute, eskiatzaileak Jakara arinago irits daitezen.
N-121-A egunean 10.300 ibilgailuk zeharkatzen dute eta haietatik 2.325 kamioiak dira. Trafikoa gehien hazi den nafar errepidea da aurten, %20 inguru. Esan bezala, uztaila eta abuztuan itxita edukitzeko modukoa. Ibar horietako ostalariek Gobernuari eskertuko    diotelakoan nago...

No hay comentarios:

Publicar un comentario