viernes, 23 de septiembre de 2011

Orduko 30km-ko muga jarri dute Irunen

Irungo erdiguneko errepideetarako orduko 30km-ko abiadura maximoa ezarri dute. Uztaila amaieratik seinaleztapena eta antzeko elementuak moldatu ondoren, pasa den abuztuaren 22an jarri dute neurria martxan oinezkoek eta gidariek gehien erabiltzen dituzten hiriko 23 kale nagusitan. Abiadura mugatzeaz gain, errepide horietako askotan bizikletentzako bide bereziak gehitu dituzte. Bide berri horiek direla eta, hemendik aurrera txirrindulariek debekatuta dute espaloietatik ibiltzea.



Udalak 2009 urtetik prestatua zuen neurria Mugikortasun Jasangarrirako Planaren barruan. Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialistak orduan esan zuenez, helburu nagusia hiriko “kutsadura akustikoa eta erregai kontsumoa murriztea, eta, batez ere, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatzea da”.
Udalak jakinarazi du momentuz ez dituztela isunik ipiniko, eta udaltzainen zeregina gidariak abisatzea izango dela. 

Neurriaren kontra
Neurriak gizartearen iritzi orokorra kontran izan du duela bi urte aurkeztu zenetik. Noticiasdegipuzkoa.com egunkari digitalak hilabete honetan Irungo kaleetan zehar egin duen inkesta baten arabera, neurriaren kontra azaldu diren gehiengoa banatzaileak eta autobus gidariak dira. Gidari, txirrindulari eta oinezko gehienenak ere kontra agertu dira. Iritzi orkorra da kutsadura eta erregaia murriztea ondo dagoela, baina orduko 30km-ko muga ez zaiela ez praktikoa, ezta seguruagoa ere iruditzen.
Gizarteaz gain, Irungo PP alderdiak ere kontrako iritzia izan du neurria aurkeztu zen momentutik. Garai hartan, popularrek abiadura mugaketa “zentzugabea eta nahasgarria” zela esan zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario