miércoles, 7 de diciembre de 2011

Duela astebete Tuteran jipoia jaso zuen gizona hil egin da

Ane Miren ELORZA
Orain dela astebete Tuteran jipoi bat jaso zuen 51 urteko gizonezkoa pasa den igande gauean hil zen Iruñean, Nafarroako erietxean. Hugo Montalvo Manzanillas Torres da hildakoa; Tuteran bizi zen, baina jatorriz Ekuadorkoa zen. Hildakoa ezkonduta zegoen eta haren emaztea Dominikar Errepublikan bizi da.
Azaroaren 27 gauean gertatu zen erasoa. Lekukoen arabera, Baquero Jacoste karrikako ostatu batean 51 urteko gizonezkoa eta beste bi eztabaidan hasi ziren, eta ondoren kalean borrokan. Espainiako Poliziak dioenez, ustezko erasotzaileek buruan egur batekin jo zuten, eta ihesari ekin zioten. Poliziak  atzematea lortu zituen. Ustezko bi erasotzaileak atxilotu egin zituzten, eta behin-behinean preso dauzkate, 24 eta 27 urteko mutilak dira. Erasoa eta gero biktima oso larri eraman zuten erietxera
Tuteran hilketaren aurkako sinadura bilketa hasi dute, manifestazioa antolatzeko asmoz. Dagoeneko 500en bat lortu dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario