domingo, 18 de diciembre de 2011

Zabalik dago jada Mundu Zabal denda

Ia dena saltokigune eta denda handietan erosten den garai honetan Markina-Xemeinen (Bizkaia) badago denda txiki bat besteei laguntzeaz arduratzen den: Mundu Zabal.

Ane Miren Elorza

Gabonak hurbiltzen dauden egun hauetan jendea inoiz baino estresatuagoa ibiltzen da leku batetik bestera opariak erosten : umeentzako, senarra edo emaztearentzat, familia, lagunak…eta urteko sasoi hau aprobetxatuz Mundu Zabalek prezio onean gauzak erosteko aukera ematen du, eta bide batez besteei lagundu.

Denda txiki hau Karmeldarren komentuaren atzeko aldean aurkitzen da. Urtean behin bakarrik irekitzen da denda, abenduaren 1etik 30era. Bertan mota guztietako produktuak aurki genitzake : jostailuak, arropak, liburuak, sukalderako tresnak, herramintak… Bertan salgai dauden produktuak jendeak emandakoak dira. Javier Garciak, Mundu Zabalen arduradunak, azaltzen duenez “ Oso harrera ona izan du, laguntzaile asko ditugu. ” Horrez gain, Markinako diseinatzaile batek, Alicia Ruedak bere diseinuak eskaintzen ditu dendan saltzeko. Saldu ez diren diseinuak ematen ditu dendarako, baina ia gehienak neurri txikikoak izaten dira. Ala eta guztiz ere saldu egiten dira.

Salgai dauden jostailu eta tresna gehienak bigarren eskukoak izaten dira, jendeak eman dituenak. Salgai jarri aurretik ondo dabiltzan ala ez ikusi beharra dago : pieza denak daudela ziurtatu, garbitu, pilak ez baditu pilak jarri, zerbait puskatuta badu konpontzen ahalegindu… Behin bezeroei erakusteko moduan daudenean prezioa ezarri eta erakustokian ipintzen dira. Aurreko urteetan lehen eskuko objetuak, berriak, eta bigarren eskukoak bananduta ipintzen ziren, baina aurten leku falta dela eta biak nahastuta jarri behar izan dituzte.

Eskaintzen dituzten produktuetako batzuk Eroskik emandakoak dira. "Guri ez zaigu ezer kostatzen beraiei ematea saldu ez diren arropak". Tenporada amaieran saldu gabe gelditzen direnak bertara bidaltzen dituzte, norbaitek aprobetxatu ahal baditu erabil ditzan. Prezioak oso merkeak izaten dira beti, askotan ez dira 10 eurotik gorakoak izaten. Jostailuak, sukaldeko tresnen bataz besteko prezioa 3 eurokoa da. Beti egongo dira maila edo kalitate hobeagoa duten produktuak, eta beraz haien prezioa ere zerbait altuagoa izango da, baina ez asko. Orain arte gehien saldu diren produktuak neguko arropak izan dira. Leire Elorza markiñarrak adierazi duen bezala, “Ni eta nire kuadrilla urtero joaten gara zer dagoen ikustera. Lagun ezkuturako gauza interesgarriak egoten dira bertan”

Bezeroen artean denetarik aurkitzen da, baina batez ere etorkinak daude. Javier Garciak azaldu duen bezela, “ gehienak marokoarrak izaten dira, denak emakumeak”  Hauek batez ere erropak erosten dituzte umeentzat.




Parte hartutako programak

Mundu Zabalek aurten 11 urte egingo ditu proiektuetan parte hartzen. Lehen proiektua 2000 urtean izan zen :  Madagaskarren eskola bat eraikitzea. Proiektuak izandako arrakasta ikusi eta gero urtero hirugarren munduan eginkizun ezberdinak garatu ditu Mundu Zabalek. Adibidez, Mozambique, Ekuador, India, Peru, Mexiko, Kuba, Senegal…Proiektu denen zenbatekoa 629.011,81 eurokoa izan da. Aurten Afrikako Djinack Bara eta Djinack Djat herrientzat joango da jasotzen den dirua. Nahiz eta zerikusirik ez izan Comercio Justo organizazioarekin beraien produktuak saltzen dituzte dendan. “Fabore bat egiten diegu”.


No hay comentarios:

Publicar un comentario