jueves, 15 de diciembre de 2011

Barça, Bernabeuren jabe

Real Madril lehenengo minutuan aurreratu bazen ere, Bartzelonak partiduari buelta eman zion berehala


Endika ETXAIDE
Asteak gaia hedabide guztietan bueltaka ibili ondoren, azkenean iritsi zen ‘Klasikoaren’ eguna. Bernabeun jokatu zen Real Madril-Bartzelona partidua. Apostuek Mourinhoren taldea erakusten zuten faborito bezala.
Real Madril partiduaren lehenengo jokaldian jarri zen aurretik markagailuan, partidua gaizki hasi zuen Bartzelonaren aurrean. Victor Valdes atezainaren hutsegite larri batek Di Mariaren esku utzi zuen baloia, eta Benzemak aukera hori aprobetxatu zuen bere taldea aurretik kokatzeko. Mourinhoren taldea eroso aritu zen hasieran golaren abantaila aprobetxatuz, baina Bartzelonak ez zuen lur jo eta erasoan jarraitu zuen.
Guardiolaren taldean 6. minutuan izan zuen lehenengo aukera Messiren eskutik, baina Casillasek txukun saihestu zuen gola. Hala ere, aukera horrek erreakzionatzeko balio izan zien blaugranei. 22. minutuan iritsi zitzaien bigarren aukera Xavik jaurtitako falta zuzenarekin, baina berriz ere Casillasek esku hartu behar izan zuen.
Real Madrili ere ez zitzaizkion aukerak faltatu, eta 24. minutuan Cristiano Ronaldok aukera ona izan zuen bere taldeari bigarren gola emateko, baina haren jaurtiketa kanpora joan zen oso desbideratuta.
29. minutuan iritsi zen partiduko bigarren gola, oraingo honetan Guardiolaren jokalariena. Alexisek Messiren jokaldi ona aprobetxatu eta Casillas buruz burukoan gainditu zuen. Atsedenaldira 1-1 iritsi ziren, azken 16 minututan aukera handirik gabe.

Atsedenaldiaren ondoren partiduak buelta eman zuen Bartzelonaren alde. Guardiolaren taldeak hasieratik hartu zuen nagusitasuna, eta 7. minutuan iritsi zen haien bigarren gola. Xavik baloia jaurti eta Marcelok ezustean desbideratu du, Casillas despistatuz. 16. minutuan berriz ere gol aukera izan zuen blaugranek, baina berriro ere Casillasek ondo gelditu zuen Alexisen jaurtiketa.
Bartzelonaren nagusitasuna argia izan zen arren, Real Madrilek ere izan zituen aukerak, baina aurrelariek ez zuten asmatu, batez ere lehen minutuko golaren ondorioz gora etorri zen Victor Valdesen geldialdiengatik. Mourinhoren taldekoen aukerarik argiena 19. minutuan izan zen Cristiano Ronaldoren erremate batekin, baina kanpora jaurti zuen.
Bartzelonak hirugarrena lortu zuen 65. minutuan, markagailuan 1-3koa jarriz. Cesc Fabregasek Dani Alvesek jarritako erdiraketa aparta gol bihurtu zuen erremate on batekin.
Bartzelona erlaxatu egin zen hirugarren gola sartu ostean, eta Madrilek aukera pare bat izan zituzten markagailua berdintzen saiatzeko. Aukera argia Real Madrilena izan zen 83. minutuan, Kakaren jaurtiketarekin. Valdesek, ordea, brasildarraren jaurtiketa kornerrera desbideratu zuen.
Markagailuan 1-3koarekin amaitu zen partidua, gero eta ikusle gutxiagoagok betetzen zuten Bernabeu zelaian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario