domingo, 4 de diciembre de 2011

Gizon bat atxilotu dute Leioan hamar urteko neska bat erasotzeagatik

Endika ETXAIDE
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Leioan hamar urteko neska bat sexualki agreditzen saiatzeagatik. Gizonak umea etxeko sotoan erasotu eta bertako trastelekuan eduki zuen atxikita, bizilagunek aurkitu zuten arte.

Gurasoak erasoa gertatutako tokitik metro gutxi batzutara dagoen taberna batean zeuden. Alaba etxera bakarrik joan zen, eta denbora dexente igaro eta neska oraindik bueltan ez zenean, gurasoak eta bizilagunak kezkatu eta haren bila hasi ziren. Momentu horretan gizona topatu zuten sototik ateratzen, eskuan laban bat zuela. Denen artean atxiki ondoren Ertzaintzak gizona atxilotu zuen.
Atxilotuak aurrekariak ditu genero biolentzia eta biolazioagatik. Azken honengatik kartzelan igaro zuen urtebete 1993an.
Ertzaintzak azaldu du atxilotuaren helburua ez zen neska bahitzea, sexualki erasotzea baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario