sábado, 17 de diciembre de 2011

Todo a cien Vs Artisautza

-Erreportajea-
Ainhoa ELIZALDE
Artisaua sortzaile bat da, Jaungoiko ahalguztiduna; buztin puska bat hartu eta irudi bat sortzen duena. Kasu honetan, erlijioen kondairek dioten ez bezala, irudi horrek ez du ibiltzen.  Baina irudi bat sortu du eta bizitza eman dio, bizitza geldo bat. Artisauak, gero, ez dio bere buruari plantetazen pieza horrek erabilerarik izanen duen ala ez. Eta hor dago koska.

Bernat Vidal  Arbaso Artisautza Elkartearen sortzailea eta lehendakaria da eta argi du artisauak leku guztietan egon behar duela.. “Artisauak ez dauka egiturarik planteatuta, ez daki noiz, non eta nola egon behar duen bere lana errentagarria izan dadin, baina leku guztietan egon behar du”, dio Vidalek.
Balorazio instituzionalez galdetzerakoan beste kontu batzuk ageri dizkigu Vidal harginak: “Artisautza ez da sekulan instituzionalki ulertu”. Hala ere, harentzat artisauak ez du askorik egin ulertua izateko, ardura hori onartzen du. Beraz, jarraitzen dugun egoeran nork bere zilborrera begiratzen duela dio Vidalek, aurrera egin gabe. “Artisauak artisau izaten jarraitzen du eta funtzionarioak funtzionario, artisauari ulertu gabe”.  Dena laguntza-dekretu batean laburbiltzen dela azaltzen digu harginak, “dekretu zaharkitu xamarra”. “Noizean behin poztasunen bat permititzen digu, inbertsioren bat, eta gutxinaka-gutxinaka aurrera egiten laguntzen digu”.

Jendeak aski ta soberan ezagutzen du artisautzak daukan balorea, baina bestaldetik, Todo a cien-eko pentsamolde hori barneratu zaigu eta oso merke nahi dugu dena. Artisautzan kalitatea eta ongi eginiko lana dagoela ezagutzen da, baina batzuetan zertxobait garesti dela esanez “disimulatzen” dugu. Gauzek gutxi iraun behar duten gizarte batean bizi gara. Aurten urdina nahi dugu eta datorren urtean laranja. Eta bizi luzeko artisau produktu batek, noski, modatik kanpo uzten gaitu.
Egun, gizarte kontsumista batean bizi garenez, artisautzak dudazko ibilbidea dauka. Hala ere, errekonozimendu sozial bat existitzen da, agian, agon beharko ez lukeena, baina egon badago.
 


Alexek buztina lantzen du, buztinarekin lan egiten du eta buztinaz bizi da. Hark piezak sortu eta emazteak, Angelak, amaitzen ditu.  Deustun dute tailerra, goizez bai arratsaldez lanean buru-belarri biok. “Goizean goiz sartu eta iluntzean bueltatzen gara etxera, oporretarako denborarik ez apenas”, dio Alexek. Orain aurkitzen garen urte-garaian leku aunitzetako azoketan egotera aprobetxatu behar dute, “data hauek dira gure salmentetarako onenak, aprobetxatu behar ditugu eta leku guztietan egon”. Senar-emaztea pozik bizi da, gustuko lana egiten baitute. Hori da artisautzaren onena.  Eta guztiok gure bizitzetara aplikatu beharrekoa ere. 
 

Ondoren, 1.000ºgradutako labe honetan sartzen dira
Piezek labe honetan egon behar dute lehenik

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario