miércoles, 14 de diciembre de 2011

Bartzelonak lortu zituen hiru puntuak

Asteburuan jokatu zen “klasikoaren” garaile irten zen Pep Guardiolaren taldea. Partidu osoan zehar nagusitasuna  erakutsis eta aukerak aprobetxatuz lortu zituen hiru puntuak.

Ane Miren Elorza

Pasa den asteburuan askoren ustetan “mendeko partidua” izan zena jokatu zen Real Madril eta Bartzelonaren artean. Katalanek lortu zuten garaipena, hasiera txar bat izan bazuten ere. 1-3 gelditu zen markagailua Santiago Bernabeun.

Lehia bizia nabari zen arren talde madrildarrak ez zuen aukera askorik izan Guardiolaren taldearen aurka.  Lehen gola Real Madrilena izan zen, 1 minutuan heldu zen Benzemaren eskutik.  Valdesek akats nabaria egin zuen pasean eta txuriak ez zuen gola sartzeko aukera galdu. Hasierako minutuetan eroso mugitu baziren ere zelaian, blaugrana taldearen erasoek ez zuten denbora asko behar izan agertzeko.   Casillasek 6 minutuan ederki  sahiestu zuen Messiren saiakera.  Baina hasierako poztasun horrek ez zuen asko iraun, izan ere Barçako Alexisek berdinketa lortu zuen 30 minutuan.  Messiren pasea aprobetxatu, aurkariak gainditu eta tiro zehatz batekin lortu zuen berdinketa.

Markagailua 1-1 zihoan lehen zatian baina 54 minutuan Barçak 1-2koa lortu zuen.  Xavirena izan zen gol hau. Kanpoaldetik jaurti zuen baloia, Marcelok baloia apur bat desbideratu  zuen eta ondorioz Casillasek ezin izan zuen gelditu.  Partiduko atzenengo gola Cesc ek egin zuen 66 minutuan. Real Madrilek ere izan zituen aukerak golak egiteko, aipagarriena Cristiano Ronaldok izan zuen. Buruz sartzeko aukera izan zuen, baina ezin izan zuen jokaldia golarekin borobildu. Kakak ere izan zuen markagailua aldatzeko aukera 83 minutuan, baina Valdesek sahiestu egin zuen.

Atzenean markagailua 1-3 gelditu zen eta katalanek hiru puntu eskuratu zituzten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario