viernes, 9 de diciembre de 2011

Iruñeko dendari batzuk datorren osteguneko gauean ateak irekiak edukiko dituzte

 Ainhoa ELIZALDE
Zabalguneko 78 dendek hartuko dute parte kanpainian eta 20:00 etatik 23:00etara deskontuak eskeiniko dituzte

Kainpaina Udalak eta Ensanche Area Comercial asoziazioak sustatu dute; erakunde horretan Iruñeko Zabalgune auzko ostalariak eta dendariak aurkitzen dira. Ekimen honekin, auzoko erosketak bultzatu nahi dituzte Iruñeko merkatariek. “Proposamen originala iruditzen zait, ohikoa ez den ordutegian ateak irekitzea gauza interesgarria da”, dio auzoko arropa-dendari batek.
Ez da horrelako iniziatiba bat martxan jarriko den lehen aldia; iazko abenduaren 16an Bergamin kaleko dendak ohikoa ez den ordu baterarte ireki zituzten. Esperientzia positiboa izan zela esan zuen zonalde horretako merkatarien asozioko lehendakariak, “jendea pozik geratu zen, giro polita egon zen eta salmenta onak ere”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario