jueves, 8 de diciembre de 2011

Itsasoko belarrak hondartzan geldituko dira neguan

Ane Miren ELORZA

Itsasoko belarra hondarretan uztea adostu zuten Mutrikuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den astean egindako batzarrean. Plastikoak eta organikoak ez diren gaiak ohiko zakarguneetara eramango dira, itsasoak eta Deba ibaiak ekarritako egurra hondartzen goiko aldean pilatuko da nahi dutenek sutarako erabil dezaten. Horrela egingo da udalerriko hiru hondartzetan neguan.
 
Jasotzen den zikinkeriaren trataera egiten dela argitu dute udal ordezkariek. “Hondartzak garbitzen direnean pilatzen den zikinkeria guztia kamioi batean sartu eta hondakinak tratatzeko instalaziora eramaten da. Pisaketa egin ondoren, Udalari pasatzen zaio faktura, batez beste, hilean 7.000 euro”. Zenbat gastatzen den ikusita,  Mutrikuko Udalak erabaki du ez dela lehentasuna neguan hondartzan jasotzen diren zakarrak tratatzeko instalaziora bideratzea. “Horrela jokatuta asko izango da Mutrikuko Udalak aurreztuko duen dirua”.


Erabakia behin behinekoa da, baina uda hastean beste erabakiren bat hartuko du udalak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario