Ane Miren Elorza

Ibilaldiak, Trapagarango ikastolak herrikoak ez ezik, eskualde osoko ikasleak biltzen dituela esan dute antolatzaileek aurkezpenean.Meatzaldea eskualde osoaren jaia izango dela esan dute, eta baita ere urte osoan zehar herri ezberdinetan ekitaldiak antolatuko dituztela.
2012ko ibilaldiaren leloa “IbiPuntoZero” izango da. Antolatzaileek sare sozialen garrantzia islatu nahi zuten lelo horrekin, hori dela eta ibilaldiko abestia sare sozialen bidez aukeratuko da, erabiltzaileek ematen dituzten botoen bidez
Facebooken eta Berriketan.info sare sozialetan jada jarrita daude Ibilaldia 2012ko profilak. Ibilaldiko maskota meatzari estralurtar bat izango da, Ibiltxo izenekoa. Flickr argazkien sare sozialean ere badauka lekua Ibilbaldiak, eta atzo Ibiltxo ikastolara heldu zireneko argazkiak igo dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario