jueves, 6 de octubre de 2011

Aresek Ertzaintzak Kukutzaren istiluan izandako jarrera defendatu du berriz ere


Endika ETXAIDE


Rodolfo Aresek Ertzaintzak Kukutzako istiluetan izan zuen jokabidea defendatu du berriz ere. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean Aralar, EA eta EB alderdien eskakizuna betez. Bertan, Aresek berretsi du istiluetan Ertzaintzak izandako jokabidea “proportzionala, profesionala eta eraginkorra” izan zela. Gainera, gehitu du herritarrak izan zirela “indarkeria erabiltzen lehenengoak”. Froga gisa bideo bat erakutsi du, non jendea ertzainei gauzak botatzen agertzen den eraikin gainetik.
Aralar, EA eta EBko ordezkarientzat, ordea, azalpenak ez dira nahikoak izan. Barne ikerketa irekitzeko asmoa ote duen galdetu diote sailburuari. Gainera, leporatu diote ertzainek oker jokatu zutela, “indarkeriarekin”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario