jueves, 6 de octubre de 2011

A21 Pirinioetako Autobiako obrek 620 lanpostu sortu dituzte

Ainhoa ELIZALDE
Pirinioetako Autobiako obrek, Venta de Judasen eta Aragoiren mugaren arteko tartean, 620 lanpostu sortu dituzte Nafarroan eta 225,7 milioi euro inbertitu dira.

Astiz Medrano Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak autobiaren lanen barruan eta Irati ibaiaren gainean egiten ari diren biaduktoaren obretara egin du bisita. Kontseilariak gauzatzen ari diren obra handia eta sortu diren lanpostu kopurua ere handia dela nabarmendu du, eta esan duenez, "Nafarroako Gobernua gaur egun burutzen ari den obra publikoko inbertsiorik handiena da".  Jakina baietz, Leireko monjeei esan diezaietela bertzela, haien kantu gregorianoek fondoko musika bat izan behar baitute hemendikan aurrera.
 
Autobiaren obrek hartzen dituzten bi tarteek, Ventas de Judas eta Aragoiren mugaren artekoek, 16,6 kilometro dituzte guztira, eta 2012ko urtarrilaren 1ean jarriko dira abian.Une honetan, obren % 60 burutu da. Obra horien barruan Irati ibaiaren gaineko biaduktoa egin da, 200 metrokoa, eta lau baotan dago zatituta.
 
5. tartea eta azkena, Esa eta probintziako mugaren artekoa, 6,526 metro luze da. Esa herriaren iparraldetik pasatzen da eta Aragoiren mugaraino doa. Obra horien % 90 eginda dago. Ematen duenez, datorren eski-kanpainarako ordu erdi beranduago jarri ahalko dute eskiatzaileek iratzargailua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario