miércoles, 19 de octubre de 2011

Komunitate Gorraren Sentsibilizazio Astearen VIII. edizioa antolatu du Gainditzen erakundeak

Endika ETXAIDE

'Gainditzen' Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Erakundeak Komunitate Gorraren Sentsibilizazio Astearen VIII. edizioa antolatu du. Helburua, aurrekoetan bezala, herritarrak sentsibilizatzea eta pertsona gorren errealitatea gizarteratzea da, haien baldintzak hobetzeko asmoz.

‘Kultura Gorraren Jaialdia’ ekitaldian, urtero bezala, bazkaria, antzerkiak, homenaiak eta proiekzioak izango dira. Aurtengoan, gainera, ekintza berriak antolatuko dituzte. Haien artean, lagunarteko estropadak ospatuko dira Orian, gor eta entzule artean. Gainera, Jose Enrike Ceberio eta Jon Balentziaga artista gorren esposizioa izango da Aranburu jauregian.
Ekitaldiez gain, kanpainiaren beste ekintza bat kalean kartelak jartzea izan da, gorrek eguneroko bizitzan izan ditzaketen arazoen adibideekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario