sábado, 1 de octubre de 2011

Eusko Jaurlaritzak neurriak aurkeztu ditu euskaldun adindunen bizitza hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak euskaldun adindunen bizimodua hobetzeko neurriak aurkeztu ditu. Lan eta Gizarte Politika Sailak 100 neurriko programa bat prestatu du euskaldunak zahartzarora ahalik eta bizi maila onenean iristeko.  
Neurrien helburuak zahartze aktiboa bultzatzea, arreta hobetzea eta koordinatzea, eta adindunek merezi duten tratu ona sustatzea dira. Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Politika sailburuaren arabera, neurriek herritarrak “eskubide eta duintasunez” zahartzea ahalbidetuko dute. Haren arabera, garrantzitsuena adindun askok jasaten duten “tratu txarra” konpontzea da.

Datuen arabera, gaur egun, Euskadiko biztanleriaren %19,2ak 65 urtetik gora ditu; 2020an, kopuru hori %30ekoa izatea espero da. Hori dela eta, Zabaletak esan du neurriak hartzea “beharrezkoa” dela. Galdetutako adindunen %61ak zahartzaroa haien betiko inguru eta etxebizitzetan igaro nahi dutela gehitu du. Horrek, Zabaletaren arabera, herri ea hiri guztien “prestaketa berezia” eskatzen du.
Aurkeztu den neurrietako bat Etxean ondo programa da, hurrengo hilabeteetan Gipuzkoako 500 bat adindunekin aurrera eramango dena. Programa horri esker, teknologia berriak baliatuz beharra dutenek nahierako zerbitzuaz gozatu ahalko dute haien etxean.
Proposatutako beste neurri bat adindunek gizarteari laguntzeko duten potentziala aprobetxatzea izango litzake, adibidez, gazte ekintzaileen aholkulari edo laguntzaile modura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario