sábado, 8 de octubre de 2011

Gipuzkoako Diputazioak “superportua” eraikitzearen kontra egingo duela baieztatu du

Endika ETXAIDE
Gipuzkoako Diputazioak baieztatu du ez duela Pasaiako Portua eraikitzearen alde egingo, Gipuzkoako Batzar Nagusietan kontrakoa erabaki zen arren. Komunikatu motz baten bidez jakinarazi dute hartutako erabakia, “zenbait arrazoi” direla eta.
Alde batetik, Diputazioaren ustez, “krisi garaian azpiegitura hain handia proposatzea onartezina, bideraezina eta beharrik gabekoa da”. Gainera, gehitu dute horrelako proiektu batek ekonomia porrotera eramango lukeela. Bestalde, Ingurumen Ministerioaren txostenean oinarritu dira. Horren arabera, portu berria eraikitzeak ingurumenarentzat “hondamendi ekologiko berreskuraezina” suposatuko luke.
Oposizioak gogor kritikatu du Diputazioaren erabakia. EAJ, PSE eta PPk gogorarazi dute bi egun lehenago Gipuzkoako Batzar Nagusietan Pasaiako Portua eraikitzearen aldeko erabakia hartu zutela, eta Diputazioari eskatu dio erabakia “errespetatu eta betetzeko”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario