domingo, 2 de octubre de 2011

Klik! Bat eginez... Zatoz Azpeitira

Urtero bezala, iritsi da Kilometroen eguna. Klik! Bat eginez... Zatoz Azpeitira lelopean, Azpeitian ospatuko da Kilometroen 35. edizio hau. Ikasberri ikastola izan da aurtengo edizioa antolatu duena. Biltzen duten dirua, beraz, Azpeitiko ikastola horren beharrei aurre egiteko erabiliko dute.


Urtebete lanean aritu ondoren, eguraldi ona espero den egunean ospatuko du Azpeitik Kilometroen jai handia. Politikari, eskolako langile, guraso eta ikasleak egongo diren ekitalde batek emango dio hasiera aurtendo edizioari goizeko 9.30tan. Hortik aurrera, bertaratutako guztiek iluntze arte izango dute Ikasberrik antolatutako guztiarekin gozatzeko aukera. 
Aurtengo ibilbideak sei kilometro inguru eta bost gune izango ditu: Azpeitiko ikastola, Garmenpide, Goena, Loiolatxo eta Loiola, eta herriko enparantza. Gune horien artean banatuko dira antolatutako ekitaldiak.
Ekitaldi horien artean kontzertuak, kirol jolasak eta ekitaldi kultural desberdinak daude; guzti horiek, nola ez, euskararekin lotuak. Aurtengo kontzertuak Des-kontrol, Ohian Vega, Ken Zazpi, Kupela eta Trikizio talde euskaldunen esku egongo dira, besteak beste. Bertso saioa ere egongo da. Kirol jolasen artean segalariak, motozerra erakustaldia eta beste zenbait herri kirol izango dira. Horrez gain, txikienentzako bereziki pentsatutako denborapasak ere badaude, hala nola, haur jolasak eta eskulanak, Poxpolo eta konpainia, edo Txan Magoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario