sábado, 22 de octubre de 2011

Pasa den asteburuan Teresa Donearen jaia ospatu zen Markina Xemeinen

Ane Miren ELORZA
Teresa Donearen jaiak ospatu ziren pasa den asteburuan  Markina Xemeingo Atxondoa auzoan. Jolas ezberdinak eta musikak alaitu zuten eguneko giroa.

Hamazazpigarren urtez, margo lehiaketa egin zen zapatu goizean 4tik 14 urtera arteko umeentzat. 10:00etatik 13:00etara kontrol markak ipini zituzten herrian zehar, eta 15:00ak arte egon zen  lanak entregatzeko aukera. Teknika librea erabiltzeko aukera eman zuten eta parte hartzaile bakoitzak bere materialak eraman behar izan zituen.


Parte hartzaileak lau taldetan banatu zituzten, adinaren arabera: 4 eta 5, 6tik 8ra, 9tik 11ra eta 12tik 14ra. Sariak Bikale tabernan eman zituzten, 20:00etan. Parte hartzaileek egindako lanak ikusgai egongo dira hilabete osoan zehar. Arratsaldean, jokoak, buruhandiak, txokolate jana eta dardo lehiaketa antolatu zituzten, eta hurrengo egunean, Zerutxu Dantza taldeak alaitu zuen goizeko giroa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario