miércoles, 5 de octubre de 2011

Teknologia berriak Nafarroako Mendialdean

 Ainhoa ELIZALDE
Caderna Garalur Elkarteak bere IKT Autobusa mendialdeko proiektu honentzat eskura jarri du. Zortzi herritan izanen da, bakoitzean astebetez herritarrei zabalik. Honako herritan egonen da: Erronkari, Zubiri, Agoitz, Zangotza, Altsasu, Lekunberri, Bera eta Elizondo.
Proiektua irailetik abendura gauzatuko da eta antolatzaileek dioten moduan helburu nagusia da “teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten”. Hau da, mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea.
Bi gai landuko dira nagusiki kurtsoetan: batetik , ziurtagiri digitala eta NAN elektronikoa eta bestetik, administrazio elektronikoa.
IKT autobusa herritarrei zabalik egonen da astelehenetik ostegunera, 10etatik 13ak arte eta 14:30etatik 17:30etara.
“Aste digitala zure udalerrian” izenaz joanen da herriz herri proiektu hau. Baina ez al zegoen politago, baliotsuago edo entretenigarriagoa zen  ikastarorik?  NAN digitala egiten ikasi baino, Photoshop, Autocad, Excell programekin aritzen ikastea askoz motibanteagoa dela esanen nuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario