miércoles, 5 de octubre de 2011

Teknologia berriak Nafarroako Mendialdean

 Ainhoa ELIZALDE
Caderna Garalur Elkarteak bere IKT Autobusa mendialdeko proiektu honentzat eskura jarri du. Zortzi herritan izanen da, bakoitzean astebetez herritarrei zabalik. Honako herritan egonen da: Erronkari, Zubiri, Agoitz, Zangotza, Altsasu, Lekunberri, Bera eta Elizondo.
Proiektua irailetik abendura gauzatuko da eta antolatzaileek dioten moduan helburu nagusia da “teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten”. Hau da, mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea.
Bi gai landuko dira nagusiki kurtsoetan: batetik , ziurtagiri digitala eta NAN elektronikoa eta bestetik, administrazio elektronikoa.
IKT autobusa herritarrei zabalik egonen da astelehenetik ostegunera, 10etatik 13ak arte eta 14:30etatik 17:30etara.
“Aste digitala zure udalerrian” izenaz joanen da herriz herri proiektu hau. Baina ez al zegoen politago, baliotsuago edo entretenigarriagoa zen  ikastarorik?  NAN digitala egiten ikasi baino, Photoshop, Autocad, Excell programekin aritzen ikastea askoz motibanteagoa dela esanen nuke.

lunes, 3 de octubre de 2011

Behin-behineko askatasunean utzi dituzte Al-Qaeda finanziatzeagatik Nafarroan eta EAEn atxilotutako bost arjeliarrak

Entzutegi Nazionaleko epaileak, Fernando Grande-Marlaskak, bost atxilotuen behin-behineko askatasuna agindu zuen larunbat arratsaldeko azkeneko orduan. Horiek Magreb Islamiarrean Al Qaeda finantziatzeagatik eta laguntza logistikoa emateagatik akusatuta zeuden. Irailaren 27an, asteartean, hartu zituzten.
Adierazpenak eman eta geroko autoan Grande-Marlaskak honako neurriak hartu zituen:  hilabetearen 1.eta 15. egunetan epailearen aurrean agertu beharko dira derrigorrez, baimen-judizialarekin ez bada, ezinen dute Espainiatik atera eta edozein etxe-aldaketa egiten badute, komunikatu beharko dute.
Atxilotuak Mohamed Talbi, Hakim Anniche, Mounir Aoudache, Abdelghaffour Bensoula eta Ahmed benchochra dira, 36 eta 49 urte bitartekoak.
Bostak Arjeliara dirua bidaltzeaz Magreben Al Qaedaren ekintza terroristak finanziatzeko akusatuak daude.
Guardia Zibilak eginiko miaketetan doktrinamenduko materiala aurkitu zuten, baita material informatikoa eta analizatu beharko den dokumentazioa ere.
Aztarnak
Epaileak adierazten duen moduan, batetik, ez dira atxilotuen artean denbora-erlazioak ematen eta adibidez, Mounir Aoudache-ren kasuan aspalditik beste herri batean bizi omen da.
Bestetik, ez da oraindikan azaldu diru kantitate handiaren bidalketarik Arjeliara. Ezagutzen den bakarra Mohamed Talbik-eri konfiskatutako 45.000 euroak dira eta yihadista edukietako web orrialdetan sartu izana.
Hiru Nafarroan atxilotu zituzten, bi Iruñan eta bat Berriozarren;  beste biak Euskadin, Irunen eta Legorretan.

Eskerrak!

Bi boluntariok medikuak atenditu ezin izan duen haur bat erreanimatu dute Milagron
Larunbat goizean gertatu zen; aita bat herriko haur-parke batean jolasean ari zen bere bi seme bizkiekin, bi urteko neska eta mutil batekin. Bat-batean mutila erori egin zen, ustez kardo-arnasketa geldiketa batek eraginda. Aitak berehala mutila hartu eta arnasten ez zuela konturatzean, korrika herriko Osasun-etxera eraman zuen. Han medikua ez zegoela informatu zioten, Villafrancara joan behar izan zuela beste urgentzia bat zela eta. Beraz, aita bere semearekin besotan aurkitu zen eta laguntzarik gabe.
Zalantzazko egoera horren aurrean, familiaren lagun baten bila joatea bururatu zitzaion, Tuterako Ospitalean OLT eta lekutik oso hurbil bizi zena. Erizain honek Osasun-etxearen atarian erreanimazio lanekin hasi zen, kardio eta biriketako erreanimazio bat. Ondoren, Milagroko bizilagun bat etorri zen lekura, profezioz medikua, eta esku bat bota zuen ere. Bi profesionalen artean mutikoa erreanimatzea lortu zuten. Eskerrak!
Azkenean,  Hector Perez, istripua izan zuen umea, anbulantziaz  Virgen del Camino Ospitalera eraman zuten eta behaketan utzi zuten.
Anbulantzia eta helikopteroa
Boluntarioek haurra erreanimatzen zuten bitartean, Tuteratik UVI mobil bat trasladatu egin zen Milagroraino. Era berean, istripuaren larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitaleko helikoptero bati deitu zitzaion eta Osasun-etxearen ondoan lurreratu zuen. 

domingo, 2 de octubre de 2011

Oraindik ez da bukatu

Kukutza gaztetxearen huste eta eraistean izan duten parte hartzeagatik, Bilboko alkate Iñaki Azkunaren eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburuaren dimisioa eskatu zuten Bilboko Errekaldeberriz auzo elkarteak irailaren 27an. Gainera Azkunaren dimisio eskaera udal gobernu osoari zabaldu dio.
Elkarteak esan du Bilboko Udalak uneoro izan zuela "arazoa politikoki bere onera ekartzeko aukera", baina uko egin ziola horri.
"Irailaren 23a ez zen lotsaren eguna bakarrik izan. Salbuespeneko egoera baten gauzatzea izan zen". Hauxe adierazi zeun  Errekaldeberriz auzo elkarteak Kukutzaren erasiteari buruzko txosten baten bidez. Auzotarren eskubideak “urratu” zituztela salatu du elkartea keta baita ereErtzaintzaren jarrera erasokorra, modu baketsuan manifestazioa egiten ari zirenen kontra oldartu zelako, diskriminaziorik gabe”
Horrez gain, azken egun haueta izandako "indarkeriazko ekintzak garbi eta gogor gaitzetsi" ditu Errekaldeberrizek. Ekintza hauen artean aipatzekoak dira edukiontziak erretzea, objetuak botatzea, mehatxuak, batzokien aurkako erasoak…Gertaera hauen aurrean herritarrei inteligentziaz jokatzeko eskatu die eta “jarrera positiboa, sortzailea eta eraikitzailea" edukitzeko, "mundu osoak ikus dezan indarkeria bakarra espekulatzaileena, herriari entzuten ez dion alkatearena eta kulturarekiko dugun eskubiea bukatzeko Polizia bidaltzen duen Jaurlaritzarena".
Hau guztia kontutan hartuta, Eusko Legebiltzarrean batzorde parlamentario bat osatzeko eskaera egin du Errekaldeberrizek, eta Amnesty Internationalera jotzeko asmoa ere agertu du.

Urriaren 10a, AHTren aurkako eguna

Urriaren 10ean AHTren aurkako egun ospatu zen Euskal Herrian. Goizeko 10.30etan Urbinatik (Araba) oinezko martxa bat antolatu zen. 2009ko urtarrilean AHTren aurka egindako protestaldi batean atxilotu zituztenei beraien alkartasuna adierazteko antolatu zen ekitaldietako bat oinezko martxa zen.

Atsaldean AHT Gelditu! Elkarlanak antolatua 18:00etan manifestazio nazionala egin zuten Gasteizen. Bere leloa AHT Gelditu ! Epaiketarik Ez! Izan da eta hainbat jendek hartu du parte.

2009an Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu zituen Urbinan, baina seiren aurkako karguak aurkeztu dituzte bakarrik. Sei horietatik bost lagunentzako espetxe zigorra eskatu dute. Atxilotutako lauren aurka bi urteko espetxe zigorra eskatuko dute desordena publikoagaitik eta beste lagun bati agintaritzaren aurka eginiko atentatua gaineratuko diote. Honentzako lau urteko espetxe zigorra eskatuko dute. Beste bati desobedientziagaitik isuna ezari nahi diote.

  
Aste honetan epaituko dituzten gazteek salatu dute atxilotuta egon ziren hiru egunetan tratu  “oldarkor, umiliagarri eta iraingarria” jaso zutela. Horrez gain gogorarazi dute AHTa egiteko erabiliko den lurra “denbora batez” berreskuratzeko ekitaldian baino ez zutela parte hartu.

Epaiketekin lotuta, milaka pertsonak beraien burua erruduntzat jo dutela azaldu dute Elkarlaneko kideek, epaituko dituztenen elkartasun adierazle bezela. Horrela, orain dela hiru aste autoinkulpazio kanpaina bat hasi zuten. Nahiz eta oraindik bilketa lanak egiten egon hasierako helburua beteko dutela uste dute. 

Klik! Bat eginez... Zatoz Azpeitira

Urtero bezala, iritsi da Kilometroen eguna. Klik! Bat eginez... Zatoz Azpeitira lelopean, Azpeitian ospatuko da Kilometroen 35. edizio hau. Ikasberri ikastola izan da aurtengo edizioa antolatu duena. Biltzen duten dirua, beraz, Azpeitiko ikastola horren beharrei aurre egiteko erabiliko dute.


Urtebete lanean aritu ondoren, eguraldi ona espero den egunean ospatuko du Azpeitik Kilometroen jai handia. Politikari, eskolako langile, guraso eta ikasleak egongo diren ekitalde batek emango dio hasiera aurtendo edizioari goizeko 9.30tan. Hortik aurrera, bertaratutako guztiek iluntze arte izango dute Ikasberrik antolatutako guztiarekin gozatzeko aukera. 
Aurtengo ibilbideak sei kilometro inguru eta bost gune izango ditu: Azpeitiko ikastola, Garmenpide, Goena, Loiolatxo eta Loiola, eta herriko enparantza. Gune horien artean banatuko dira antolatutako ekitaldiak.
Ekitaldi horien artean kontzertuak, kirol jolasak eta ekitaldi kultural desberdinak daude; guzti horiek, nola ez, euskararekin lotuak. Aurtengo kontzertuak Des-kontrol, Ohian Vega, Ken Zazpi, Kupela eta Trikizio talde euskaldunen esku egongo dira, besteak beste. Bertso saioa ere egongo da. Kirol jolasen artean segalariak, motozerra erakustaldia eta beste zenbait herri kirol izango dira. Horrez gain, txikienentzako bereziki pentsatutako denborapasak ere badaude, hala nola, haur jolasak eta eskulanak, Poxpolo eta konpainia, edo Txan Magoa.

sábado, 1 de octubre de 2011

Eusko Jaurlaritzak neurriak aurkeztu ditu euskaldun adindunen bizitza hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak euskaldun adindunen bizimodua hobetzeko neurriak aurkeztu ditu. Lan eta Gizarte Politika Sailak 100 neurriko programa bat prestatu du euskaldunak zahartzarora ahalik eta bizi maila onenean iristeko.  
Neurrien helburuak zahartze aktiboa bultzatzea, arreta hobetzea eta koordinatzea, eta adindunek merezi duten tratu ona sustatzea dira. Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Politika sailburuaren arabera, neurriek herritarrak “eskubide eta duintasunez” zahartzea ahalbidetuko dute. Haren arabera, garrantzitsuena adindun askok jasaten duten “tratu txarra” konpontzea da.

Datuen arabera, gaur egun, Euskadiko biztanleriaren %19,2ak 65 urtetik gora ditu; 2020an, kopuru hori %30ekoa izatea espero da. Hori dela eta, Zabaletak esan du neurriak hartzea “beharrezkoa” dela. Galdetutako adindunen %61ak zahartzaroa haien betiko inguru eta etxebizitzetan igaro nahi dutela gehitu du. Horrek, Zabaletaren arabera, herri ea hiri guztien “prestaketa berezia” eskatzen du.
Aurkeztu den neurrietako bat Etxean ondo programa da, hurrengo hilabeteetan Gipuzkoako 500 bat adindunekin aurrera eramango dena. Programa horri esker, teknologia berriak baliatuz beharra dutenek nahierako zerbitzuaz gozatu ahalko dute haien etxean.
Proposatutako beste neurri bat adindunek gizarteari laguntzeko duten potentziala aprobetxatzea izango litzake, adibidez, gazte ekintzaileen aholkulari edo laguntzaile modura.